Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
miraeragile (orobat mira-eragile) iz xarmatzailea, liluratzailea.
Bene-benetan esaten diat, Santxo -esan zuen Don Kijotek -miraeragile jakintsuren bat izan behar dik gure kondairaren egileak; halako horiei ez baitzaiek, idatzi nahi dutenetik ezer ere gorderik gelditzen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 108. orr.
Neroni ere, beste asko eta asko bezala, antzaldatua nago hemen; eta Merlinek, halako frantses mira-eragile hark, deabruaren seme omen zen hark egina dena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 146. orr.
-Zer deritzok, Santxo, mira-eragileek nireganako duten gaizki-nahi zitalari? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.