Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
miradun iz fusilez eta kidekoez mintzatuz, mira duena.
Tiro egin zuen azkenik, begia fusil miradunaren zirritutik kendu gabe. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 13. orr.
Fusil miraduna balaz hornitua zegoela egiaztatu zuen eta, eskuineko belauna parketaren gainean jarri ondoren, patxada handiz bermatu zuen iskilua leiho begiaren kontra, bigarren aldiz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 14. orr.