Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
miradore iz begiratokia.
Miradorea, begiralekua, hotelaren aurreko 2.000 metro karratuko zabaltokia zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.
Hoteleko lorategia miradorearen azpian zegoen, mendi maldaren hurrengo mailan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.
Miradorearen alderdi bat, kafetegitik urrunena, ilunpean zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 317. orr.
Santa Luzia miradorera igo nintzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.
Errekak bustitzen dituen bi etxe-lerroetan, etxeak zaharrak dira, galeria eta miradore belztuekin. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.
Ezker aldeko miradore bikunean, inor ez begira. Txillardegi «Putzu», 1999 - 98. orr.