Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mira2 1 iz ikusgailua.

Aitak zioenez, fusilaren mira hain zen zehatza, non zigarro baten muturra jo baitzezakeen mila metrora.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 17. orr.

Besteak eskopetaren mira txikia ikusi du lehenengo, eta miraren norabideari jarraika zuzenean anaiaren begiak gero: hegaldatzera lihoazkeen bi xoxo-kume, ahoa zabal-zabal eginda duen aurpegia desorekatuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 172. orr.

Fusilaren mirak sastraketarantz begiratu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.

Goizerako, tiratzaile amerikarrek mirapean zeuzkaten santutegirako sarrera guztiak.  Berria - Mundua   2004-08-26

2 irud/hed

Ehiza bezala, poesia ere kapritxosoa da; hilabete luzeetan mantendu izandako azeloaren ondoren pieza txikiren bat harrapa dezakezu, eta gero, hurrena, espero gabe, miraren aurrean jarriko zaizu ehizarik potoloena, poemarik beteena, poesia gaitz kroniko baten moduan daramaten guztiek bilatzen duten sendagai hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.

Santiagoko Komunikazio Zientzien fakultatea izan zuen Foergek bere kameraren miran, eta emaitza arkitektura purua da, arkitektura zati bat argazki euskarrian.  Berria - Kultura   2006-02-15

Bi ordezkariren aurkako erabakiak lehertarazi du krisia baina, ez gaitezen engaina, beste batzuk ere miran daude.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

3 (hitz elkartuetan)

Eskopeta emango dizute, animalia mira lerroan hartu, bertatik bertara begiratu eta bere marruma ozen eta latza entzutearekin batera sakatuko duzu gatua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.

4 mira teleskopiko

Aise egingo zuen bere lana Sarajevoko frankotiratzaileak ere, mira teleskopikoan ez baitira ageri kilometro bat harago -azokaren atarian, autoaren bolantean- erortzera doan pertsonaren ezaugarriak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 112. orr.

Orduan ez genuen mira teleskopikorik eta antzeko umekeriarik, orduan eskua tinko eta begia argi, behar zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus