Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mira1 1 iz mirespena, harridura.

Hasieran, harridura, mira eta, inoiz, poza izan ziren tartean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

Eta berriro nire mira: bai gaztea dela!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.

Coppi eta Bartali, biak ala biak pedalaren erregeak ziren, eta langileen mira ere banatuta zegoen. Nahiz ezer ez jakin ardiekin mendian ibiltzeaz edo txahal bati biberoi esnea emateaz, mira sentitzen nuen lan xehe haiekiko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Auzoan, aldiz, ikusgarri egiten zaigu heriotza: mira sortzen digu, morboa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Zapatari aprendizak mira handia hartu zidan, eta zapladak jotzen zizkidan bizkarrean ikusten ninduen bakoitzean, eta nahi zuen ni igandeetan harekin joatea emakume bila.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Gure aberria berriro indartsu eta munduaren mira bihurtuko omen zuen eginbeharra.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Idazle askoren mira eta errekonozimendua izan zuen,  Berria - Kultura   2004-04-07

2 gauza miragarria.

Marko orain Indietarik heldu da eta urrungo herrialde horietan diren mirak kondatu dizkidalarik, miresturik gelditu naiz, nehoiz nehork ez baitzizkidan horrelako berriak jakinarazi.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 32. orr.

Iohan Apezaren erreinuan mira anitz bada, hala nola Legarrezko Itsasoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.

Izadiaren mira handienetarik bat dela diote han, baina nik diot gure lekuetan ere badela hori baino handiago den mirarik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 72. orr.

3 falta sumatzea.

Ni, batzuetan, hobeto entzutearren, atearen bestaldean jarri ohi nintzen, eta inbidia sentitzen nuen, eta nostalgia; amak bainatzen nindueneko mira, pentsatzen dut.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Miraren edo nostalgiaren sentikortasun muturrekoa, morbosoa, garatzen du edertasuna zahartzeari, heriotzari, bakardadeari baina aldi berean neskato oso gazteei lotuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Pubeko erosotasunaren mira sentitu zuen berriro bere gorputz handiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 134. orr.

Denborarekin [...] kolegioko bizimoduaren mira ere sortu zitzaigun, eta neskak, berak batez ere, eta nesken artean Susana gehiena, "aurreko ikasturtean pasatako memento onak" aipatzen hasi ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Horrela, emakumearen soinaren mira sortu zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.

Eta iragandako garaiaren mira sumatzen nion orduan aitari, lagunaren neskengatik ez baina lagunaren akorduagatik minez, etxeko sukaldetik kanpo ezin baitzuen ia beste inon aipatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 136. orr.

Korsikarra emaztearengana -liburutegiko atezaina da- jaitsiko zen; haren urrats hotsen mira nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.

Pertsonek bezala [zakurrek] drogaren mira izugarria izaten dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.

Aurreko garaien mira bilatzen zuen, suerte handiagoz ibili zelako orduan, hainbesteko gorabeherarik gabe, erosoago, aberatsago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

4 miran ik miran.
5 miraz1 mirespenez, harriduraz.

-Urre pila bat -esan zuen La Sarriettek miraz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

Ordu arte aho zabalik eta miraz eduki duen haurra protestaka hasi zaio Aezkoako amonari beste ipuin bat eskatuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 85. orr.

Lisak irribarre egin, eta hura hantxe gelditzen zitzaion begira, miraz, irri gozoa ahoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.

Harri eta zur, harri eta so, harri eta izu, harri eta miru baitzeuden, miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Atenastarrek miraz eta beharbada eskandaluz hartu zuten [...] bigarren antzezle bat ustekabean agertu izana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

Cadinek jaki gazituak arras gogoko zituen, miraz gelditzen zen sardinzar ketuei, antxoei, kaparrei begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Miraz begiratu nion, lehenengoz orduantxe ikusten banu moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 314. orr.

Izuz eta miraz, miraz eta izuz begiratzen ari zaizkio lagunak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.

Miraz egon nintzaion entzuten bestela mirarik ez diodan gizonari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 124. orr.

6 miraz2 falta sumatuz.

Nahi zukeen neurrian ezagutzen ez zuen hizkuntzaren miraz, hizkuntza galduaren miraz.     «Kuskue tanden», 2004 - 83. orr.

7 mira egin1 miretsi; harritu.

Begien aurrean agertu zitzaionaz mira eginik zen ontziburua, Joan Sanz, Basurtoko nagusia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 37. orr.

-Ikasia haiz, Bartolome, ikusten diat -mira eginik esan nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 324. orr.

Balkoiko leihoa zabalik geratua zen, eta handik egin zion mira Ruche jaunak joniar itsaso gaineko goiztiriari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

Mira egin zaie nik halakorik esatea, eta berbetagatik atera dut irakurri barik dutela, aipamenetatik ezagutzen dute.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 123. orr.

Mira egin zaie nik halakorik esatea, eta berbetagatik atera dut irakurri barik dutela, aipamenetatik ezagutzen dute.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 123. orr.

Mira eginda geratu zen hainbeste urteetako tresnek egun duten gaurkotasunaz jabetzean.  Berria - Kultura   2004-10-21

Esteban Garibai arrasatearra eta Baltasar Etxabe zumaiarra aipatu zituen bertso batean, euskaldunak izan, Euskal Herriko historiaz jardun, eta erdaraz idatzi izanaz mira eginda.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 9. orr.

Henri Toulouse-Lautreci gertatu zitzaion bezala, kabaretekin mira eginda geratu zen Picasso.  Berria - Kultura   2004-09-14

8 mira egin2 falta sumatu.

Izan ere, Flora mira egiten nuen neurrian, haren hutsunea gero eta indartsuago sentitzen nuen heinean, Bioletaren mirespena ergeltasun ukitu baten adierazle ere bazela iruditzen zitzaidan, heldutasun ezaren seinale.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 359. orr.

-Zure mira eginen dugu -esan du etxekoandreak-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.

Niri dagokidanez, zure konpainia gabe mira egingo nuke.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 160. orr.

9 mira eragin1 ad

Antzerki-saio bikaina izan zen, sorginkeria psikologikozko lan bat, eta Harryren burmuin gajoan izua eta mira eragin zituen, biak aldi berean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Ontziburuak igarri egin zidan hark denak eragin zidan mira.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.

10 mira-eragin2 izond xarmatua, liluratua.

Nahi duena egiterik ez baitauka, ni bezala mira-eragina dagoenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.

Apaizak, bizarginak, batxilerrak eta sakristauak berak ere, zu gobernadore zarenik ez dute sinisten; eta lilurazko edo mira-eraginetako zerbait dela, diote, hau guztia, zure nagusi Don Kijoteren gauza guztiak bezala  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 192. orr.

11 mira-eragite izond xarmatzea, liluratzea.

Eta hainbeste zaldi otzan, eta andereño ibiltari, eta herensuge, eta hegadun aberetzar, eta erraldoi, eta hainbeste ibilkizun entzun ere ez direnak, eta hainbeste motatako mira-eragiteak, eta guda-borrokak, [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 96. orr.

12 mira izan1 du ad

Gure kalean txatarra biltegi bateko nagusia bizi zen eta gizon hark mira zion Federicori egozten zituen biraoengatik, eta gure aita, batzuetan, harekin geratzen zen eztabaidatzeko eta arrangurak kontatzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Oso jatorrak ginela iruditzen zitzaien eta mira ziguten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.

Esaten zuen bera poztu egiten zela eta mira eta begirunea ziela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 223. orr.

13 mira izan2 du ad falta sumatu.

omou aditzaren zentzua begiratzen du hiztegian, gure liburuan hainbat aldiz agertzen dena, eta hainbat esanahi topatzen ditu: pentsatu eta gogoratu, bai, baina mira izan, ezin ahaztu, triste egon ere bai.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 18. orr.

Erretzaileak bakarrik nabarmendu zuen sentipen hori beretzat ez zela berria eta bere aldetik zigarroen mira zuela gehiago.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 123. orr.

"Baina mira diat oraindik", gehitu du pixka bat geroago, isilune deseroso baten ostean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 89. orr.

Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

14 mira-mira egin erabat miretsi, erabat harritu.

Bere pozerako, jauregia zabalik eta hutsik topatu zuen, eta emakumea mira-mira eginik geratu zen hango aberastasunen artean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 158. orr.

Oi, ene senideok, Mekaz eta haren zeru dirdaitsuaz mira-mira eginik nago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 344. orr.

Gelako batek Ehun metro leitu zuen, eta mira-mira eginda nengoen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 344. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mira eginda (19); mira eginik (13); mira egiten (5); mira eragile (11); mira handia (3); mira mira eginik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus