Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

miopia 1 iz ikusmenaren anomalia, urruneko irudiak lauso ikustea ezaugarri duena.

Ez miopiak, ez astigmatismoak, ez presbiziak, ez kataratak ez zioten inoiz ikusmena lausotu edo ahuldu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Oso gaizki ikusten nuen berriro ere, lanbrotsu, saguzarren miopiak jo izan banindu bezala.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 68. orr.

Miopiaren lausoen artetik, bere gisako bizitegi batean nintzela konprenitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Rollo politikoetan sartuta ez zegoen taldeko ia bakarra, intsumisoz gainezka zegoen koadrilan miopiagatik libratu zen alproja.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.

Itzulbidea nire pareraino egin zuen, ene miopiarendako tarte egokira baratuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Baliteke nire miopiari zor izatea hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

Baliteke neskaren miopiaren errua izatea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.

2 irud/hed

Badaezpada, komeni zaigu emakume kritikari aditu gehiagoren iritziak mahai gainean jartzea, zehatz dezaten ea gure problema miopia den, dagoena ez ikustea, ala burmuinekoa, hau da, txipa aldatu beharra.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.

Azkenik, Ibarretxeren «miopia izugarria» aipatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

3 (hitz elkartuetan)

Miopia puntu batek sortzen duen begirada galdu eta erakargarria, eta noizean behin, nola jakiteke, ateratzen zitzaion irribarre samur eta laño hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus