Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi aholkularien artean eserita zegoen, bat gizonezkoa eta bestea zapata arrosak zeramatzan emakume miope bat. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
Han zebilen halaber saguzar miope bat, etxerako bidea asmatu ezinik; hara eta hona ari zen hego-jauzika, eltxoz leporaino betea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.
"Zer ote den alkatearen eder izan nahia", pentsatu zuen Joanesek, alkatea miope zela eta hala ere betaurrekorik jantzi nahi ez zuela jakinik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 39. orr.
Adineko gizon dotorea dut, bekain eta ile grisekoa, asko irakurri duten begi miope eta nekatuekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 208. orr.
Argazkia nire begi miopeetara hurbildu eta arretaz begiratu nuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.
Begira-begira geratu zitzaidan bere begi miopeekin, ahoa zabalik, nor ote nintzen jakin nahian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 326. orr.
Haiendako, dotoreziaren gailurra zen miopea izatea, konkorduna, herrena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.
Ile beltz motza zuen eta beti zeramatzan betaurrekoak oso miopea zelako. Aitor Arana «Onan», 2000 - 86. orr.
Zigorrek galtzaren gibel patrikan sartu dio eskua eta muxu miope bat eman aho ñimiñoan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.
J. Vendryes-en bezalako teoriek, abstrazioa, besterik gabe, zibilizazioari lotzen diotenak eta hiztegiaren zehaztasuna eta ugaritasuna atzerapenari, erabat ikuspegi miopean finkatzen dira. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.
Begiak kizkurtu zituen miope baten moduan, eta aurpegia aztertu zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 305. orr.
-Eta kontua duk ispiluaren muga zeharkaezin horretaz errazago ohartzen garela miopeok bista onekoak baino. «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.
Betaurrekoak kendu, eta bere miope-begiekin begiratu zidan, begiak kliskatuz, nahastuta-. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.
Baita haien atzean kukutzen ziren miope begi estuei ere. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 289. orr.
-Ikusiko bazenu zelako jaiak antolatzen diren Irango hirietan ezkutuan! -esan dit, miope-antiojoen atzeko begiak asko-asko irekiz-. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.