Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giza animaliaren berezitasuna mintzamenean dago. Berria - Kultura 2004-09-08
Idazmenaren eta irakurmenaren bidez lor daiteke nazioko batua ikastea, eta entzumenaren eta mintzamenaren bidez, ahozko hizkerara hurbiltzen hastea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 173. orr.
Odoljarioaren eraginez paralisi bat egon daiteke eta Sharonen mintzamena bera ere ukituta egon daiteke. Berria - Mundua 2006-01-07
Aspalditik galdua zuen mintzamena, baina bat-batean, denek entzuteko moduan hots egin eta esan zuen: "Itxaron, aita, itxaron niri!”. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 170. orr.
Jainkoaren gizon baten aholkuz Frantzisko dohatsuari bere burua eskaini ziolarik, bere onera etorri zen eta mintzamena berreskuratu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 451. orr.
Aintza Jainkoari eta San Frantziskori, mintzamena eta entzumena eman baitizkit! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 865. orr.
Larunbatetan euskara jadanik dakitenendako beste klase berezi bat egiten da eta bertan mintzamena lantzen da. Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Garuneko beste alde batzuetako lesioek beste nahasmendu batzuk sor ditzakete sentimen nahiz mugimenean, mintzamenean nahiz pertzepzio-, ezagumen- edo oroimen-funtzio espezifikoetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.
Garun-azalak mintzamena kontrolatzen du, eta gorputzaren zentzumen-organoetatik datozen seinaleak jaso eta prozesatzen ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.
Horrez gain, atzeratuak dira eta mintzamena mugatua dute. Berria - Gaiak 2006-03-09
Hala ere, K hizkuntzari buruzko ikuspegian, arazoa beste bat da: mintzamenaren ekoizpenaren eta pertzepzioaren azpian dauden itxurapen mentalak eta itxurapen horiek mintzamenaren gertakari fisikoekin lotzen dituzten arauak aurkitzea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.
Nire erdipurdiko ingelesarekin ez naiz, ba, pertsona egokiena mintzamen eredua izateko inorentzat. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 118. orr.
Garuneko mintzamen-aldeek eta sekuentziak prozesatzeaz arduratzen direnek, berriz, garapen txikia dute besteen aldean, eta hori ere oso normala omen da autistengan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.
· Giza mintzamenaren garapideko estadio primitibo bati, ahalbide linguistikoen garapenean maila apal bati. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.