Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantsesa Errepublikaren hizkuntza duk, idazle, filosofo eta mintzalari handiak eman dituen hizkuntza, eta ezin duk egon zozo ezjakin andana horrek ikasi gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 158. orr.
Ertzetan metatu jendeek star and stripe bandera inarrosten zuten eta CBSko mintzalariak Kennedyren goizeko hitzaldia laburbiltzeko kontzentratzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.
Michel Rouche jauna izanen dugu gure erakaslea, bera ofiziokoa eta mintzalari trebea. Herria 2001-11-15
Jakinik nolakoak diren mintzalariaren jakitate eta talenduak, izanen da hor denentzat nun zer ikas, galda eta gogoeta. Herria 2003-04-03
Gaia: herri ttipi batean, Euskara Taldea zer izan litaike? mintzalari: Mikela Etcheverria Herriko Etxetik, Laida Mujika Euskal Konfederaziotik, Pantxika Maitia Euskal Kultur Erakundetik. Herria 2004-12-02
Mintzalaria: Margarett Girard naturopata. Herria 2003-10-23
Antolatzaileek parte hartzaile guziak eskertzen ditugu bihotzez, mintzalari ala publiko. Herria 2005-03-03