Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kratilo elkarrizketan mintzaira da aipagai: naturaz ala hitzarmenez da adierazle? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.
Hizkuntzaren mende jarri behar dugu mintzaira, oro har hartua, analisian. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.
Bide horretatik, hizkuntzak mintzairaren estudioan lehen tokia izatea emana datorkigu, hari esker hitz egin dezakegulako, eta bere baitan dagoelako, beraz, benetan -huts-hutsean- linguistikoa dena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.
Boladan zegoen azken aldian aditz hura, zendu, hiztegien arabera aldi burutuak baino onartzen ez zituena, eta Iparraldeko euskalkietakoa edo mintzaira jasokoa zena. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 163. orr.
Hegaztien mintzaira ulertzen zuen esklaboa. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 256. orr.
Ezin hobeki adierazten zituen bere esperantzak, ametsak eta gurariak, bihotzaren mintzaira sekretuaz zuzentzen zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 250. orr.
Imitazio hori pinturako mintzairan bideratzen da beti (geroago argazkiaren eta zinemaren mintzairan), eta mintzaira hori autonomo samarra izaten da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.
Hortik dator Eisensteinen lanetan era askotara errepikatzen den ideia: artea halako mintzaira gisako batetik datorrelakoa, eta hizkuntza zinematografikoa batez ere, barne hizkuntza baten [...] adierazpen gisa uler daitekeelakoa, gutxi-asko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.
Bortizkeriaren mintzaira izeneko kapitulu bat idatzi zuen, La culture au pluriel deritzon liburu aberats batean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.
Frantses traketsez edo hemengo mintzaira ulergaitzez, erruki galde aritzen ziren ahots etsituak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 15. orr.
Gaurko egunean badirela munduan nunbait han sei mila mintzaira, duela bizpahiru ehun urte bazirelarik zortzi mila. Herria 2005-11-10
Agerrek, Ciceronen mintzaira utzita, Ronsardenean egin zien arrapostu, bere frantsesik handienean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.
Hortaratua da frantses mintzaira, ez oraindik euskara. Herria 2001-06-07
Espainola zarela, munduan gauza bikainagorik ez dagoela espainola izatea baino, espainiera dela mintzaira guztietan ederrena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 7. orr.
Eta liberalismoaren jarraikitzaile gehienek, hala nola aita Griffiths galestarrak, kantu bera zerabilten: Gure Galesera mintzaira hil bedi, eztiki, goxoki, ohorezki. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.
Amak erakatsi mintzaira bide osoan gogoan izan dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 232. orr.
Eskolan, nahi eta ez, espainiar mintzaira etxekotu ahal ukan dugu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 5. orr.
Horrexegatik, Berlinen inork ez du, jada, ingelesa ikasten, Eslovenia, Lituania, Armeniako mintzaerak baizik. bertako hizkuntza ez dela frantsesa Okzitaniako mintzairetako bat baizik. Berria - Kultura 2004-02-25
Arteaz ez naiz aise ari, ez baitut ikasi eta, gainera [...] ja nekez menperatzen dudan mintzairaz ez baitut azaltzen ahal. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.
Historiagileak mintzaira eta nazio kontzientzia aztertu du, eta ondorioztatu berezko hizkuntza izatea ez dela, inondik ere, herriek nazioa eratzeko baldintzarik garrantzitsuena. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Esan genezake gizakiari berezkoa zaiona ez dela mintzaira mintzatua, baizik hizkuntza bat osatzeko ahalmena, hau da, ideia desberdinei dagozkien ikur desberdinen sistema bat osatzeko ahalmena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.
Denbora batez hasi ziren zenbait erraiten mintzaira bakarra izanen zela hoberena gizon guziendako, beste guziak elgarren nahasgarri ginituela. Herria 2001-09-27
Ez zoaz mintzaira ilun eta hizkuntza ulergaitzeko herri batengana, Israel herriarengana baizik. Elizen arteko biblia Ez 3,5
FLAREP batasunak elgarretaratzen ditu mintzaira guttituetako gela elebidunen sustatzaileak. Herria 2001-10-25
Hitzen esanahia haien erabilera dela azpimarratu baitzuen Wittgensteinek mintzaira-jokoen garrantzia azpimarratutakoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.
Mintzaira ikerlari bat Theo Venneman. Herria 2002-10-17
Anitz mintzaira mota entzuten da. Herria 2003-09-18
Hor dituzte, eskolak berak emanik, paradak: batean mintzaira ikasaldiak direla, bestean tokien ezagutzabideak, edo kultura formakuntza zabalago batenak, zenbat ez dira, haur haurretik hasirik, Inglaterran, Alemanian edo Italian gaindika ibiliak. Herria 2001-06-07
· Egundainokotan mintzaira-solas bainan berriz Euskal-Herrirat jinik: euskalzale frangok aspaldian galdetzen dugu SNCF etxe ohoragarriari otoi indar funtsezko bat egin dezan euskarari toki poxi baten emaiteko. Herria 2005-09-08
Haren ama-mintzaira, bretainiarra. Errudunen haur-mintzaira xumeenean, etxekoenean. "Expolangues" erakusketaren karietarat, herri-mintzaira askoren sustatzaile batzu bildu dira Parisen. Herria 2004-01-01
Eskatzen dute Euro-Kartaren onarpena, lege-nagusiaren 2-garren artikulua kanbiaturik beharrez, eta lege bat lurralde-mintzairen aldekoa. Herria 2001-05-10
Alde horretatik, itzultzailearentzat arazo bezain irakurlearentzat mesede izan liteke beste hizkuntza batean emana aurkitzea testua: ikustea, alegia, ez dela txoko-mintzaira jakin baten kontua lurtasun horrena, eta semantika sakonago, unibertsalago bati dagokiola. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.
Sort-mintzaira dute gehienek, berriki ikasia beste zonbaitek. Herria 2002-12-12
euskal mintzaira (11); frantses mintzaira (7); hegaztien mintzaira (3); herriko mintzaira (5); kultura eta mintzaira (3); lekuko mintzaira (3); mintzaira ahantzi (3); mintzaira arrotz (4); mintzaira berezia (3); mintzaira berri (5); mintzaira ederra (5); mintzaira erabiltzen (3); mintzaira eta ideia (5); mintzaira guttituak (4); mintzaira guttituen (9); mintzaira guttituen aldeko (3); mintzaira ikasi (3); mintzaira ilun (3); mintzaira jakin (3); mintzaira solas (3); mintzaira ulertzen (3); mintzaira unibertsal (3); mintzaira unibertsala (5); mintzaira zaharrenetarik (3); munduaren mintzaira (4); munduko mintzaira (3)
euskal mintzairaren (3); giza mintzairaren (7); giza mintzairaren arabera (6); gizakien mintzairaren (3); gizakien mintzairaren arabera (3); mintzairaren ahalmena (3); mintzairaren alde (5); mintzairaren alderdi (3); mintzairaren arabera (9); mintzairaren arabera adierazia (3); mintzairaren erabiltzea (3); mintzairaren estudioan (3)
europako mintzairen (3); lurralde mintzairen (4); mintzairen urtea (3)