Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mintzagailu iz telefonoan, aho parean jartzen den zatia.
Telefonora hurbildu eta mintzagailua altxatu zuen hitz egiteko. -Zuretzat da -esan zuen, niri mintzagailua luzatuta. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 138. orr.
Lasterka sartu eta mintzagailua hartu nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 50. orr.
Entzuten dut nola jartzen duen gizonak bere eskua telefono-mintzagailuaren gainean eta nola norbaitekin hitz egiten duen (Ivyrekin?); irri-karkailak aditzen ditut, eta gero: Who are you? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.