Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mintzadoinu (orobat mintza(-)doinu) iz mintzatzean erabiltzen den doinua.

Inazitok errektoreordearen mintzadoinua denoi barre eginarazteko moduan imitatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Haren behakoa, dagoeneko motelduxea, ferekatzaileagoa zen; mintza doinua eztiagoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.

Eta banderaren azpian irakur zitekeen berak astiro eta mintzadoinu erretorikoz esaten ziguna: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.

Mintza-doinurik ironiatsuena hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

-Halakorik erran nik? -irribarre zuriak zion gezurtatzen mintza-doinuak adierazten zuen ustekabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Belarriak lekedatu zizkidan anaiaren mintza-doinu exti-jarioak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus