Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saderengan hitzak ez dira mintzabide huts; armak dira, azkon pozoituak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.
Esperimentazio intelektualerako gaitasuna ukatzen dio Ongek ahozko mintzabideari. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 169. orr.
Diogun, bukatu aurretik, teoria oralistak mintzabide idatziaren jabetza esklusibotzat duen arren, urruntzea dela bat-bateko bertsolaritzaren ezaugarri nagusia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.
Azkenaldi honetan, bateratze bidean aitzinatuak ditugu, inoiz ez bezala, ahozko eta idatzizko mintzabideak: [...]. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.
Sakelako telefonoetako SMS mezu motzek Segapotoen Mezu Sekretuak (ZB) edo Soberako Mintzabideen Subertsioa adierazten omen dute. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 160. orr.
Artean eta literaturan bilatu nuen etxean mamu atxikiezinen antzean alderrai zebiltzan sentsazio eta sentimenduen mintzabidea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.
Nolanahi ere, ahozko mintzabide mota batzuen bereizgarri nagusia izan liteke diskurtsoaren egiturarik eza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 228. orr.
· Euskara zientziaren zehaztasuna eta filosofi mintzabidearen xehetasunak oro adierazteko egiazki gai zela Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 104. orr.