Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ponpa batek eta mintz batek osatzen dute funtsean giltzurrun artifiziala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.
Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.
Gaixoaren odola dabil mintzaren alde batean, eta dialisi-fluidoak beste aldean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.
Zera zen ideia: erreplikazioa gobernatuko zuen puntu batean atxikitzea ADNa mintzari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
Izan ere, Anshelek asmatu zuen emaztegaiaren mintza urratzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.
Erroitzako kobazuloan sartzen zen, non areto izugarriak baitaude beren mintzezko hegoen azkazalekin paretei helduak dauden saguzar handiez josiak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Guk ikusi genuen zeluletan mintz uniforme antzeko batzuk daudela, eta mintz horiek alde batzuetan oso aberatsak zirela kolesterolean. Mintz fin garden batek eusten die zelularen edukiei beren lekuan. Berria - Gaiak 2004-08-18
Sarreratik 2-3 zentimetrora himenaren mintz porotsua dago, eta hor bertan, bagina inguratzen, gihar sendo batzuk daude. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.
Mutur batean tinpanoa du, eta, bestean, berriz, beste mintz tenkatu bat, leiho obal deritzona, barne-belarriaren ataria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.
Mintz sinobial sendo batean bilduta daudelako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.
Mintz basilarra mikroskopian aztertzen denean, zuntzezko milaka egitura fin ikusten zaizkio: ile-zelulak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Hego erraldoiek hatz maskurtsuen arteko larruzko mintzak ziruditen; kiratsa zerien. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.
Azpian zapi bat zegoen, eta haren azpian argizarizko mintz mehe bat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 41. orr.
Oraindik ere ikusten dira gabineteetan domina azalberrituak, kobrea estaltzen duen zilarrezko mintz bat besterik ez dutenak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.
Hizkuntza mintz bat bezala ezartzen da bizitzaren gainean, hizkuntza bakoitza leku jakin batera moldatzen da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 185. orr.
Gauzenganako bide bakarra dugu hizkuntza, baina mintz bat hedatzen du gauzon inguruan, gauzen azal berezkoari beste azal bat erantsita. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 154. orr.
Zapatak dira munduarekin dugun lotura nagusia, lur hurkoarekin elkartzen gaituen mintz kruziala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.
Hala ageri dira mendi hegietako sastrakak, hala zuhaitz bakanak eta gibelera utzi bidea, zilarrezko hauts mintz mehe batek hartuak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 31. orr.
Gaineko kolorearen mintz xumeak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 237. orr.
Olatuak joan olatuak etorri, hondartza erdiborobil zuriztan behin eta berriro nakarrezko mintz bat emeki isurtzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.
Gero, bi eskuez mintz-itxurako zerbait kendu zion begi-xokoetatik. Elizen arteko biblia Tb 11,12
Gure mintzen mintz-oreka? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.
Nahikoa diagu! esanez bezala malgutu zituen ezpain mintzak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.
Bulkada kimikoak zelula-mintzaren irazkortasuna aldatzen du gune batean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.
Ostiralean, botaguraz Amagoia Iban, Bakioko zaborrak heste-mintzak erreta. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 56. orr.
Tartean baziren lauzpabost lokomotora zahartxo polit ere, guztiak turuta zorrotza jotzen, belarri-mintzak urratu beharrean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 36. orr.
Berotzen ari nintzen, haren arnasaldi guztiak eta bakoitza nire gorputz-mintz guztiekin sentituta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 276. orr.
Uztai formakoa zen [lehenengo DIUa], eta zeta naturalarekin eta animali mintzarekin egina zegoen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.
Funtsean, odol-hodirik gabeko egitura-mintz bat da epidermisa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.
Sekulako lanbro-mintz zabalak altxatzen hasi ziren, trumilka eta parrastan, itsasgainetik zerurantz, eta euri-adar sarriak zetozen zerutik itsasora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.
Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.
Sudur-mintzetatik eraztunez lotutako txekor gazteak indar guztiak galtzen dituen antzera, [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.
Sudur-mintzak harrotu zitzaizkion, pausa egin eta arnasa hartzerakoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.
Malkotan zeuzkan masailak, sudur-mintzak erre gorriturik zotinaren zotinez, ile-adatsak harro eta mordoiloturik aitaren sorbaldatik behera. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Odoltsu zeuzkan begiak, ufaka sudur-mintzak, dardarka ezpainak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.
Arnasa hartzean sudur-mintzetan tik txiki ikustezin bat jartzen zaie. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Ene zorigaiztoaren putzu kirastuan sudur-mintzetaraino lokazturik, neure buruaz urrikaltzeko josteta libertigarrian ari nintekeen aspertu arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
mintz basilarra (3); mintz basilarrean (4); mintz basilarreko (4); mintz mehe (3)
sudur mintzak (5)
mintzaren irazkortasuna aldatzen (3); zelula mintzaren irazkortasuna (3)
azal mintzean (4)
sudur mintzetan (5)