Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Lehenik, hauta ezak lekuren bat mintegi gisa, eta begiratu bertako landareei zer gertatzen zaien -esan zuen Merryk. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 381. orr.
Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzaitxabola isilduak, eguterako ardiborda itzalduak, udal mintegi antzutuak, belasoro zahartuak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.
Mindegian nola haziak eta landareak, berdin Euskaran hitzgaiak aurkitzen dire nasaiki. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 175. orr.
Batzuetan, motibazioak aipatzen direnean, ETAko lehen belaunaldietako giroaz mintzatzean, ingurune katolikoak hartzen dira ahotan, apaiztegiak etakideen mintegi omen ziren. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.
Giza sumisio modu ororen enbrioia baita familia: gizatasun partikular posible guziak, sortze beretik hipotekan hartzen dituen muintegia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.
Alabaina, isiltasuna oroimenaren ohorezko hazi-mintegia izan da mende askotan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.
MITeko mintegi batean erabili zuen irakaskuntza-materialaren bilduma. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 8. orr.
1.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten iazko mintegi eta ikastaroetan. Berria - Ekonomia 2004-06-01
2004ko irailean, "Filosofiako terminoak euskaraz" mintegia antolatu genuen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.
Mintegi hartan hainbat gai jorratu zituzten, eta ondorio garbia atera zuten [...]. Berria - Gaiak 2004-04-18
Victor Hugori buruzko mintegi bateko apunteak. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.
Musika koraleko mintegia egingo dute Lekarozen. Berria - Kultura 2004-12-04
Genero jazarpenaren inguruko mintegi bat zuzenduko du Mercedes Farriols aktoreak. Berria - Kultura 2004-03-09
Elkarri-k nazioarteko mintegi bat antolatzeko asmoa du «gatazken kudeaketan adituak direnen iritzia ezagutzeko». Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Mintegi hartan parte hartu zuten itzultzaileek Pello Lizarralderen Un ange passe ipuina itzuli zuten frantsesera, danierara, suomierara eta errusierara. Berria - Kultura 2006-03-24
Mintegi guztiak jendetsuak izan dira. Berria - Mundua 2006-05-09
Gasteizko mintegiko adituek datu kezkagarriak agertu zituzten suizidioaren eraginaz. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Ohituta zegoen nire joan-etorrietara, kongresu, mintegi eta hitzaldietara. kongresu eta mintegietako aktak (proceedings). Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 119. orr.
Taulan bildu ditugu mintegi hartan hartutako erabakirik aipagarrienak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 389. orr.
Aldi berean, herritarren ekarpenak jasotzeko, mintegi irekiak eginen ditu Nazio Garapenerako Biltzarrak. Berria - Euskal Herria 2006-03-25
Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) izenburupean mintegi trinkoa antolatu du Antzerkiola Imaginarioa taldeak. Berria - Kultura 2006-02-17
Euskal Herriko egoeraren berri emango du OHDren sinatzaileen foroak etziko mintegi berezian. Berria - Euskal Herria 2006-05-03
Ondorioetako bat Hizkuntza eta Gizartea mintegi iraunkorra hastea izan da. Materialismo historikoari buruzko mintegi fantasma hura. Berria - Mundua 2004-12-18
Euskal idazleak mintegi erromantikoan sortutak garela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 67. orr.
Nazioartea dute mintegi nagusi, eta inork ondo zelan ez dakiela, ikuslea hasi da albistegietan ikasitako hitzak lagun artean-eta errepikatzen, badakizu, zera chic hori... Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 68. orr.
Horixe da familia nuklearra deitzen dena, itxituraren eta itxitasunaren ispilua, eskizofreniaren mintegi oparoena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.
Derioko mintegian elkarretaratu ziren aurrenik. Berria - Ekonomia 2004-08-19
MIDAS osatzen duten egunkarietako hainbat kazetarik astebeteko mintegi-egonaldia egingo dute hilaren 14tik aurrera, Martin Ugalde Parkean, Euskal Herriko errealitatea ezagutzeko. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Jardunaldi, mintegi eta hitzaldi sorta «mamitsua» antolatu dute. Berria - Ekonomia 2004-04-24
Erran ere berak mindegi lehendakari bezala eta herri ttipi baten auzapez gisa duela lau urte hitz eman zuela herri loresta sariketan parte hartuko zuela. Herria 2004-11-25
lessandro Baricco idazle italiarrak emandako literatura mintegi batean, Santanderren izan zen aurreko astean Unai Elorriaga. Berria - Kultura 2004-07-23
Oroz gain, musika mintegi eta ikastaroen antolatzaile izateagatik nabarmentzen da. Berria - Kultura 2004-12-19
Zarauzko Jazz Mintegiak 132 ikasle izango ditu aurten. Berria - Kultura 2004-07-25
Askotariko kultur mintegiak egiteko eta film berriak prestatzeko. Berria - Kultura 2004-10-01
Erreakzioa kolektiboak antolatu zuen Artelekun tailer mintegi bat. Berria - Kultura 2004-09-05
EHBEk Nazio Mintegiak antolatu ditu otsailaren 7an Eibarren. Berria - Euskal Herria 2004-01-14
Vallat jauna Mauleko enpresa mintegian egoiten da abentü arte. Herria 2002-11-14
mintegia antolatu (12); mintegia antolatuko (3); mintegia egin (5); mintegia egingo (11); mintegia izango da (3); mintegia osatu (3); nazio mintegia (3); nazioarteko mintegia (8); nazioarteko mintegia osatu (3); tailer mintegia (3)
mintegiak antolatu ditu (3); nazio mintegiak (3)
antolatutako mintegian (6); indarkeriari buruzko mintegian (3); izeneko mintegian (9); mintegian parte hartu (13); mintegian parte hartuko (3); mintegian parte hartzeko (3); mintegian parte hartzera (3); nazioarteko mintegian (3)