Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
minsor (orobat minsur) 1 iz min edo oinaze motela. ik minxor.
Bizkarrekoa minsor bihurtu bazaio ere, zango eta besoetan akidura sumatu duen istantean duda egin du indarrik ba ote duen geratzen zaiona eramateko. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 51. orr.
Kezkak eraman nau aurrekoa idaztera eta gauza hauek kontatzera, barnean dudan halako minsur honek. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 198. orr.
2 (izenondo gisa)
Belaunak oinaze minsorra eragiten zion. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.
Barruko neke minsor hori baretu nahi duzulako, atseden puxka bat arimaren barru-barrutik behar duzulako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.