Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
minoria (ETCn 175 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian gutxiengo agertzen da) iz gutxiengoa.
Espainiak ez duela minoria gidaririk, ari ginen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.
Nik argi dut, gaur egun, idazleok, gutxiengo batentzat lan egiten duen minoria garela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 33. orr.
"Euskal touch" zelakoa, minoria pribatu batentzat absolutuki zaintzekoa zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 71. orr.
II. Mundu Gerla bururatzearekin, ez zen beraz gehiago minorien eskubiderik aipatu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.
Orain minorian dira, egia erran. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 92. orr.
Xavier Larre, minoriako hautetsia, hautatua izan da Hazparneko Lurraldean ordezkari izaiteko. Herria 2004-09-30