Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badira, beraz, bakuntasun solidoko lehenkiak, zati minimoetan estuki bateginak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.
Argi zirrinta minimo bat egin zitzaion bere buruan zuen leize ilunean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.
Plazer istant ziztrin, minimo eta soilik a posteriori idealizatu hori. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.
Argi izpi bat, diskurtso minimo bat, gertaerak ulertzen lagunduko dizun zerbait nahi duzu aurkitu. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 53. orr.
Segundo batzuk behar izan zituen arnasa berreskuratu eta hitz batzuk elkarren segidan koherentzia minimo batez kateatzeko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.
Oso txikia da lekua: gela minimo bat, sala zikin bat eta sukaldea, biak batera. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.
Editoreek lasaitasun ekonomiko minimo bat behar dute euskal literaturaren aldeko apustu garbi eta planifikatu bat egingo badute. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.
Ikusmen atalase minimoa lortzeko, gehienez ere 1/10 segundoren tartean kontzentratu behar du erretinara bidalitako argiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.
Dastamen-papilei eragiteko behar den kantitate minimoa mikrogramo baten ehunena da gutxi gorabehera, hau da, etil merkaptanoari usaina hartzeko behar den minimoa baino hamar mila aldiz gehiago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.
Minimoa eta elementala, egunerokotasunaren erritmoan zihoana. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.
-Hemengo legeak aipatzen duen minimoa baino gehiago! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 212. orr.
1962ko udan ezarri zela legez Espainia osoan gutxieneko soldata, lanbidea eta lantokia edozein izanda ere ordaindu beharreko minimoa: 60 pezeta eguneko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.
Gero, honela gorputzen banakuntzan ez delako mugarik egongo, ez zatiketaren gelditzerik, ez gauzetan inolako minimorik; nahiz eta guk gauza guztietan badela ikusi sentimenei minimoa iruditzen zaien mutur bat, eta hortik atera dezakezu ikusi ezinekoetan ere badela mutur bat, euron minimoa izan beharrekoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.
Edukazioak eskatzen dituen minimoez pentsatzen duzu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.
Baten batek esan behar lioke Ibarretxeri ez dituela minimoak ere betetzen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 81. orr.
Hotz-beroaren maximoak eta minimoak garbi jasotzeko gauza da gaur egun termometro ezagun hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.
Bata eguneko maximoa apuntatzen zuena, eta bestea minimoa seinalatuz. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 59. orr.
Errepara dezagun urtarrileko minimoen batez bestekoetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 23. orr.
Ordukoak dira minimo hauek: -3.4 Donostian; -6.2, Bilbon, eta -7.4, Iruñean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 431. orr.
Minimoak askoz gozoago eta leunagoak dira Donostian: 15.5 minimoen batez bestekoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 317. orr.
Tresna bera elkarren oso bestelako ekintzak egiteko gauza zen: kurba baten luzera kalkulatu, irudi baten azalera zehaztu, [...], kurba baten maximoa eta minimoa aurkitu, ukitzaileak zehaztu, abiadurak eta azelerazioak adierazi! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.
Maximoak eta minimoak: kurba gorenean edo beherenean dagoen lekua; inflexio-puntuak: kurbak kurbadura aldatzen duen lekua, gorantz irekia izatetik beherantz irekia izatera; itzulera-puntuak, eta abar. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.
Maximoak eta minimoak bilatzeko bere metodoaren oinarrian jarri zuen propietate hori Fermatek, eta aljebraren mintzairara itzuli zuen; ekuazioen bidez, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.
Hots unitate bakarrak bereizten dituen hitz bik osatzen dute pare minimoa deitua, esaterako gazt. perro / pero, eusk. katu / patu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 128. orr.
Horregatik gertatzen da oraindik ere fonologian espezialista ez diren hizkuntzalari eta irakasle askok zalantzak izatea fonema batzuen izateaz, ez badituzte pare minimoak aurkitzen. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 128. orr.
Azken batean, pare minimoak ez dira fonemak izatearen arrazoi edo baldintza, ondorio baizik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 128. orr.
maila minimoa (3)
maximoak eta minimoak (3); pare minimoak (4); zerbitzu minimoak (3)