Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
minimizatu, minimiza, minimizatzen du ad minimoetaraino murriztu.
Deskokatzearen fenomenoaren eraginak minimizatzeko, neurriak har daitezen nahi du Ganberak. Berria - Ekonomia 2006-01-25
Hizkuntza teknikoa minimizatzen saiatu gara eta, oro har, arrotz izan daitezkeen hitzak agertu ahala definitzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 18. orr.
Ez dirudi minimizatzea dagoenik horren lazgarria, garaiko beste testu ahaztezin batzuen lazgarria ere minimizatu nahi ez badugu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.
Kezka bat daukagu, eta kezka hori ez da ez minimizatu eta ez dramatzaitu behar. Berria - Kultura 2004-04-28
Itxaropenak puzteko eta arriskuak minimizatzeko. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 158. orr.