Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontakizun minimalistetan, "sobran" dagoen guztia ezabatu egiten da, kontatzen diren gauzetatik nahiz kontatzeko modutik. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.
Aipatzekoa da egilearen estilo minimalista, esaldi zatiak eta kontzeptuak behin eta berriro errepikatzen dituena, noizbehinkako aldaketa txikiak erabiliz pentsamenduan aurrera joateko. Berria - Kultura 2004-10-19
Margolaritzan estilo minimalista eta kontzeptuala nagusi zirenean. Berria - Kultura 2004-03-14
Itxuraren aldetik ez baitzirudien makina, eskultura minimalista bat baizik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.
Musika minimalista eta malenkoniatsua egiten du Marinek. Berria - Kultura 2006-01-29
Eszenografia minimalista da; soilik argiztapenaren bidez hartzen dute indarra drama handiko uneek. Berria - Kultura 2004-03-19
Enekoren luxuzko apartamentu minimalista. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 81. orr.
Zaldun bat oihuka, museo-zaintzaileen look minimalistari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.
Lau asiatiko elkarrekin mintzo ziren kantoi batean, beren hizkuntza minimalista kantariak aldiro, urteak joan arau, hunkitzen ninduela. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 152. orr.
Irizpide horiek direla-eta esaten da Carver minimalista dela, berak hori behin eta berriz ukatzen zuen arren. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.