Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauek dira minimalismo narratiboaren ezaugarriak: kontakizun laburrak, esaldi laburra eta paragrafo motza nagusi direnak, oso eszenografia eskasa, pertsonaia gutxi, eta ekintza, drama, gutxiestea. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.
Minimalismoa, super-errealismoa, errealismo zikina: sailkapenak, etiketak, idazle jakin baten nondik norakoak argitzeko nolabait ere baliagarriak izan daitezkeenak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Kritikariek, nola ez, Txekhov eta Carverrekin lotu dute estiloaren minimalismoaren ikuspuntutik, eta Dostoievski, Kafka edo Beckettekin gaien aldetik. Berria - Kultura 2004-03-24
Txan fantasma errealismo kritikoa zela esan zuten, euskal Haur eta Gazte Literaturaren modernitatearen hasiera; Iholdi, minimalismo literarioa... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 94. orr.
Minimalismoari, postminimalismoari eta kontzeptualismoari buruzko erakusketa zabaldu dute New Yorkeko Guggenheim museoan. Berria - Kultura 2004-03-07
AEBetako abangoardiako artearen lehen urratsak ikus daitezke Madrilen: espresionismo abstraktua, minimalismoa, Ipar Amerikako errealismo berria eta pop artea, besteak beste. Berria - Kultura 2004-04-14
Egileak arkitekturaren desagerpenaren inguruan landutako kontzeptuak biltzen ditu bete-betean, hala nola idazketa zuria, formaren minimalismoa eta naturaren parte-hartzea: «Liburutegi Nazionalaren kasuan, hutsa bildu nahi nuen, materiagabea harrapatu», adierazi du Perraultek. Berria - Kultura 2004-04-14
Eszenografia pisutsuaren ordez minimalismora jo dugu. Berria - Kultura 2004-02-25
Batzuetan rock progresiboari egiten dio keinu, beste batzuetan post-rockaren bidea jarraitu nahi duela iduri du [...] eta gehienetan epikotasuna gailentzen zaio minimalismoari. Berria - Kultura 2006-02-25