Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta bazeuden itsasontzien miniaturak ere elizaren alboetan zintzilik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 315. orr.
Beldurra diela arratoiei, izan zitezkeen animalia erraldoien miniatura direlako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.
Hastingueseko zerbitzugunea baino lehen dagoen zubi modernoa ikusten dut, Lisboako zubi berria dirudi miniaturan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.
Koipe izpirik gabekoak ziren bi xerrak, elefante-belarri bi miniaturan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 108. orr.
Eskala-problema hutsa azken batean, alegia, Jackson Pollocki, bere garai oparoenean, miniatura akriliko bat egitea enkargatu baliote bezala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 170. orr.
Martzeloren bizitzaren ale bat, Plutarkorena, Girolamo Kremonakoak miniatura miragarriz irudiztatua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.
Liburua hartu zuen, azala antzinako miniatura frantziar edo alemaniar baten imitazioa zen.Erdigunean, kobrezko hariarekin eta eztainuarekin sortutako Aingeruak daude, hainbat forma eta kokaera dituzten miniatura hotzak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 140. orr.
Begia miniaturazko argazki-makina batekin konparatu izan da askotan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Eta autoak ere trukatzen genituen, 1: 43 eskalan eginak, miniaturazkoak: Rollsak, Bugattiak, Ferrariak, Lamborghiniak, Jaguarrak, Mercedesak, Lotusak, horrelakoak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.
Ehun dukat dituzte orain ordaintzen beraren erretratu miniaturazko batengatik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 936. orr.
Horregatik da kartzela miniaturazko gizarte bat, kanpoko gizartearen ispilu kuxkurtu bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 149. orr.