Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mingostasun 1 iz mingotsa denaren nolakotasuna.

Itsasotik hur gagozenean, sarritan zapore gaziko hezetasuna ahoratzen zaigu eta, absenta edaria nahasten ikusten badugu, mingostasuna nabari dugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

Zeren eta, kanpotik nolabaiteko usain gozoa eta itxura ederra izan arren, ezin izango baititu inork jan beren mingostasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 199. orr.

2 irud/hed samintasuna.

Mingostasunik eta arrangurarik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 491. orr.

Ahoaren inguruan bazuen mingostasuna, desilusioa dei zitekeen espresio bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 77. orr.

Haren malkoak benetako malkoak ziren, baina ez zuten arintzen harengan ez oroitzapenen mingostasuna ezta minaren hozkada ere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Tristura eta urrun-min kutsua hartu nion Templek hartaz esandakoari, are mingostasun pixka bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Kortxozko kaskoa buruan, jodhpur-ak oinetan eta mingostasuna ezpainetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gainera, badu halako ziri berdexka bat, oker samarra, eta hazia edo dena delakoa ere berdexka eta halako mingostasun puntuarekin...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 144. orr.

Zinez ari zitzaidan, mingostasun kutsu batek ilundutako irribarre eztian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Bere arimaren bi muturrak ziren, batetik, mingostasun-, lehortasun-, garraztasun-egoera bat, eta, bestetik, depresio -eta tristura-sentipen bat ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.

4 mingostasunez ik mingoski.

Aluan xaharrak, ostera, konbentzimendurik gabe eta mingostasunez erantzun zion: "Bizirik lurperatu nahi nauk, ala?".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Orduan kutxa atzera sakelan gorde eta, ezin nahasiago, mingostasunez mintzatu zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 338. orr.

Tarteka, mingostasunez irribarre egin eta gizonezkoarenak ziruditen hortz handi horituak erakusten zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus