Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erditze mingarria izan zen, eta, gainera, elbarri jaio zen haurra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.
Giltzurrunetan oinazea nuen, oso oinaze mingarria. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 59. orr.
Orduantxe, bero-puntu zorrotz mingarri bat sentitu nuen ezkerreko izterrean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 249. orr.
Udaberriko epeltasun abegitsua etorri zen neguko hotz mingarria ordezkatzera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.
43 urte zituen, aspaldiko gaitz mingarri batek du ereman. Herria 2001-09-20
Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.
Erantzun goxoak haserrea baretzen, hitz mingarriak amorrua areagotzen. Elizen arteko biblia EsZ 15,1
Hala ere, beti geratuko da zokoren batean eskularru pare bat, bufanda bat, euritako bat... absentziaren presentzia mingarria, maite izateko azken forma hori. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 96. orr.
Erabaki zaila eta mingarria benetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.
Burua astindu zuen, ideia mingarri bat aldendu nahian bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 86. orr.
Iruditzen zitzaidan zerbait mingarri jakinaraziko zidala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.
Gogoan atxikita geratuko zitzaizkion gizonari, estiran dagoenaren intzirien gisako kexu mingarri haiek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 205. orr.
Brastako mugimenduak ziztada mingarri bat eragin zidan saihetseko zaurian. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.
Ez duzu zertan oroitzapen mingarri horiek gogora ekarri. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 295. orr.
Amaren sabeleko gozotasun mingarri eta urruna. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.
Heriotza baino, desagertze bat, ezerezte anker izugarri mingarri bat izan zen harena. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 30. orr.
Bizitza mingarria baita, baina ez dago ihesbiderik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 40. orr.
Intsektu txiki eta oso bihurri batzuek hozka egiten zioten oso modu mingarrian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.
Sudurrean kea bezain mingarri zait hori guztia. Elizen arteko biblia Is 65,5
Itsas orroak ez bestek urratzen zuen isilunea, mingarri zitzaidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 327. orr.
Mingarri gertatuko ote zait zuzen esandakoa? Elizen arteko biblia Jb 6,25
Seme zentzugabea aitarentzat mingarri, sortu zuen amarentzat samingarri. Elizen arteko biblia EsZ 17,25
Mingarri sartzen zitzaidan urdaileraino "Gora Euzkadi!" urrun haietariko bakoitza. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.
Ez pozgarri ezta mingarri ere. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.
Begien mingarri diren puztu, zaurituak oro, zirujauen etsigarri. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 102. orr.
Bihotz-mingarri balin bada ere hastapen batean, ondotik bihotz-bakezale ere da edo bederen hala izan behar luke... Herria 2001-11-01
Hari zor dizkiot partitu nintzenez geroztik hain bihotz-mingarriak izan ez zaizkidan une bakarrak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 355. orr.
Guztiz gogo-mingarri zaidak atzematea nola morrosko ileordedun nabarmen batek jo eta txiki-txiki egina uzten duen pasarte zirraragarri bat, belarriak zartatuz beheko mailakoei. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.
Denak buru makur, ezpainak itsatsirik, boz belarri-mingarriari adi. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 20. orr.
Eta oroi-mingarri zitzaizkion bainuetako kandela gorriak, hilerriko gauaren erdian Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.
bezain mingarri (3); egun mingarri (3); esperientzia mingarri (3); mingarri bihurtzen (3); mingarri zitzaidan (5)
benetan mingarria (3); bereziki mingarria (6); erditze mingarria (4); esperientzia mingarria (3); galtzea mingarria (3); kolpe mingarria (4); mingarria da oso (3); mingarria egin (5); mingarria egingo (3); mingarria egiten (10); mingarria gertatu (5); mingarria gertatzen (5); mingarria izan (55); mingarria izan arren (3); mingarria izan zen (20); mingarria izango (8); mingarria izango da (4); mingarria zait (3); mingarria zen (14); mingarria zitzaion (4); oso mingarria (35); oso mingarria izan (5); oso mingarria zen (3); porrot mingarria (14); porrot mingarria izan (4); zein mingarria (5); zinez mingarria (3); ziztada mingarria (4)
are mingarriago (5); mingarriago egiten (3)
are mingarriagoa (9); askoz ere mingarriagoa (3); baino mingarriagoa (7); mingarriagoa da (6); mingarriagoa izan (4); mingarriagoa zen (4)
hitz mingarriak (5); mingarriak dira (3); mingarriak izan (6); mingarriak izango (3); mingarriak ziren (3); oroitzapen mingarriak (6); oso mingarriak (5); porrot mingarriak (3)