Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mingain (433 agerraldi, 104 liburu eta 32 artikulutan; orobat mingaiñ g.er. eta mingañ g.er.) 1 iz mihia.

Bihotza ilun-ilun, mingaina pasatzen dut ezpainetatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Mingaina ateratzeak lotsa adierazten baitu hainbat triburen kodean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.

Susana San Juanek, erdi lotan, mingaina luzatu eta hostia irentsi zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

Mingaina klaskatu eta "Arre, Moro" esanda abian jarri da Txamarro.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 26. orr.

Zure mingaina nire alua miazkatzen ari da...  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 118. orr.

Oraindik ere hankatarteari sexu usaina zeriola eta burua izter artean sartuta, mingainaz busti zuen gorpuaren azken plazer ukitua.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea [...] edontziaren horma ilun bustien barreneko mundu bat-batekoa, ezpainetarainoko makurtze lasterra eta sabelerainoko irenste mantsoa, gatza mingainean, aparra ezpainen ertzetan.     «Bizia lo», 2003 - 125. orr.

Mingaina eta eztarria bustiaz hizketa bizkortuko zaiolakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

2 (mintzoaren adierazpidetzat hartua)

Begi eta mingain gehiegi ageri dituk bazterretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

Zeren, bihotz gogorrak mingain gezurtia baitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 229. orr.

Mihi eztia bizia ematen duen arbola da, mingain gaiztoak barne-barnean egiten du min.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,4

Diru hark mingaina askatu zien, nonbait.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Mingainari eusten zion hitz itsusiren bat ihesi joan ez zekion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

Ez zuen mingaina lotzen hitz egiteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Hara-hona zebilen, mingaina dantzan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Politika gaietan ezin mingaina dantzarazi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 70. orr.

Hark mingainari eragiten zion bitartean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.

-Ea, aho-xuri, ezti ezak oraindik gehiago mingain likits hori!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.

Ez nien kasurik egin nahi esamesei, jendeak hain mingain gaiztoa izaten du...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 388. orr.

Herrian badagoela doilorkume bat, koldar beltz bat, mingain pozoitsua daukan Judas Iskariote bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Nik inoiz ez dut gauza handirik esaten; badakit, aurrez, mingaina trabatuko zaidala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.

Mingainik ez duzu ala?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 187. orr.

Katuak mingaina jan al dizu?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mingain puntarekin ukitu zituen aho ertzera labaindutako malko gaziak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 188. orr.

Edo saltxitxen haragi gordina dastatzen zuten elkarrekin, mingain puntaz, ea behar bezala maneaturik zegoen ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Mingain-bridarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

Mingain klaskadak, ziztuak eta ia soinu huts diren ele eztiak nahasiz.· Bazterrak endredatzen dituzten mingain-gaiztoen aurka ari da Asteasuko erretorea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 25. orr.

Lepic andreak, otorduen artean mingain-luxe hutsa den arren, keinu eta buru-mugimendu bidez ematen ditu mahairako aginduak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bat-bateko deskargak argitasuna sortzen du hodei barnean, su-mingain adartsuen gisara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

5 (bestelakoak)

-Bada, eraman ezazu mingain bat, edo txerri buru puska bat, edo urdaiz beteriko txahalki xerra bat -esan zion Lisak egonarriz. Dragoi bat ikusi zuen, ezkatez estalia eta guztiz harrigarria, agerian suzko mingaina, urrezko jauregi lur-zilarreztatu baten aurrean zaindari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Aurrera jo, eta kai-mingainetik hurbil olatuak nola apurtzen ziren ikusi zuten.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Kanpoaldeko kai-mingainaren hasieran, txalupariarekin egin zuten topo.     «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mingain puntara (3); mingain puntaz (6)

mingaina askatu (4); mingaina atera (3); mingaina hortz artean (3); mingaina jan (3); mingaina kanpoan (4); mingaina klaskatu (5)

mingainari eutsi (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus