Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mindulin (orobat mingulin) izond zernahi gogortasun itxurarekin eskandalizatzen dena.
Bere adineko adiskiderik ezin zuen izan, neska mindulinak basakeriak esanez uxatzea gustatzen zitzaion eta. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.
Lisa ederra ez zen mindulina, lapurra baizik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.
Abertzale hazi eta etsaia kalitzea soportatzen ez zuten burges ume mindulin, frustratu eta eskizofrenikoek taula gaina abandonatzen zuten eta ez ziren engoitik euskal munduan nehon ikusten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 25. orr.
Otsabide hiria burges eta laborari loak hartu magma mindulin bat zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 10. orr.