Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poltsari horren gogor eusteagatik minberatu egin zitzaizkion hatzak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 80. orr.
Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
1050 pilota jo dute partida huntan, Ruizen eskua minberatzeraino. Herria 2005-02-03
Fusilek ematen duten kontra-kolpe zakarra dela-ta, besaburua oso minberatuta amaitu nituen ariketak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 244. orr.
Atzamar-puntak minberaturik zeuzkan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.
Aspaldixkoan arras minbera den auzi bat aintzina minberatu da azken egun hotan eta kasu ez ote den oraino gehiago saminduko ondoko aste horietan! Herria 2003-04-17
Gerria minberatzen, eskuak odoltzen zizkion soka hartatik esekita zegoen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 123. orr.
Oihal latzak lepo mehe zuria minberatu eta narritatzen zion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.
Urdail-azidoa likido azido bat da eta gora egiten duenean hestegorria minberatzen du. Berria - Gaiak 2004-10-14
Harrizko etxeetako pintura horiak biziki minberatzen zituen begiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.
Belarriak minberatzerainokoak baitziren itsas marrumak eta haize-uluak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 142. orr.
Neguan eskularru motzak behar zituen erien begiratzeko, odolgaiztoak minberatuak eta brioletatuak atxikitzen baitzizkion. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.
Zer lortuko dute? auzia minberatzea eta muturreko jarrerak indartzea baino ez. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
Gure Elizan, Euskararen egoerak minberatzen gaituela! aspaldiko mina! Herria 2003-07-24
Bere mahaia eta aterpea onar genitzan tematu zen, eta guk amore eman genuen erbi-festan partaide izatetik salbatu gintuen gizona ez minberatzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 145. orr.
Ez zintuzket minberatu nahi, maisu, baina bada gauza bat hemen derrigor esan beharrekoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.
Orain ez dago ahora etorritako dena muturrera esaterik, euskal-lagun-hurkoa sobera minberatzeko edo lotsagarri uzteko herabez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Bere oin minberatuek ozta-ozta eusten zioten zutik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 376. orr.
Eta hotza iragazten zait hezur minberatuetaraino, are blaitzenago dizkidan arropa jada mela-mela egindakoetatik barna. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
Zakua lurrean pausatu zuen, hatsartzeko eta soin minberatuegiaren lasaitzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.
Ene barneko kezka minberatuenak agertuko dizkizut. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.
Tonua aski minberatua zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.
eskua minberatu (3)
oin minberatuak (3)