Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
minberatsu 1 izond aski minbera dena.
Lehenik, bazterrerat edo geroko utzi ditu gai minberatsuak: abortua, emazteen apeztea, apezen ezkontzea eta holako. Herria 2005-04-28
Gai minberatsuak aipaturik ere gizon horrek so egilea xoratzen du. Herria 2003-09-18
Handik laster ene haurkeria minberatsuak deitoratzen nituen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 182. orr.
2 (predikatu edo adizlagun gisa) ik minberatsuki.
Jalgi nintzen sekulan baino minberatsuago, milesker murritz bat erranik azpiz behatzen zidan andereari. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.
"Nor ote da Hallum-Drallum?" zulatzen zion galderak garuna, minberatsu. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
gai minberatsuak (3)