Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

minbera 1 izond mina erraz sentitzen edo hartzen duena; zirrara txikiei sentibera dena.

Munduen artean ez zela leizerik zabaltzen ohartzen nintzen, ez abererik eta ez jenderik, ez etsairik ez baitezpadako adiskiderik, bizidun minberak baizik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.

Hobe haragi minbera ukitzen ez segitzea, goxatu ordez gehiago erretzen baitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Ipurtzuloak gaur bezain minbera ez ziren garaietan, periodiko paperarekin garbitzen genuen ipurdia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

Alderdirik minberenak aukeratzen ditik: belarriak edo sabelaldeak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.

Untxiak, edo estoikoak dira, edo ez batere minbera oinazerarekiko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Biziki presuna minbera naiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 19. orr.

Burua biziki pisu nuen eta bihotza arrunt minbera.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.

Minbera neuzkan oinak oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.

Gorputza baino minberatuagoa zeukan arima, eta petrikilorik edo ukendurik ez neukan hartarako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.

Erredura sentitu du berriz ere, biziagoa, minberagoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.

2 irud/hed

Txomini korapilo minbera bat tinkatu zaio bihotzean, taupadak bizi bizi direla.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 210. orr.

Helduden astean, deputatuek dute aztertu beharra erretreten auzi minbera hori.  Herria   2003-06-05

Estaturik minberenean aurkitu ninduen beraz Mathiasek, eta kurri abiatu orduko, golkoan nituenak oro kontatu nizkion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.

Hastapen hartan ere, deportazioaren gai minbera ez zuten hunkitu, edo doi-doia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 104. orr.

Ondorioz, halako giro mintu eta minbera bat.  Herria   2001-01-25

Eztabaida minbera baten inguruan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 113. orr.

Gure agerraldiaren zatirik minberena eta delikatuena izan daiteke hori agian.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.

Ondorioz, irakurlea galtzen ahal da, baina liburua hesten duenean, osotasun minbera baten sentimendua ere ukan dezake.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 298. orr.

Ustez ulertu ditudan gauzak kuriostasun minberari zor dizkiot.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 121. orr.

3 (adizlagun gisa)

Aipatu biltzarrera abiatzeko unean, ahul, hauskor eta minbera sentitzen nintzen, gorago nioen eran, segurtasunez eskas.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Buztanari eragiteari ekin nion, hortaz, baina ez oso eroso hasieran: zakilburua lehor sentitzen nuen eta mottoa minbera samar horregatik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 72. orr.

Gero eta laburrago sentitzen nuen arnasa [...] eta eztarria gero eta minberago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.

4 (izen gisa)

Bizkarrezurra tentetu zuen Mentxuren atzamarrek sortutako minberagatik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 25. orr.

Minbera hori sendi zen ere euskal legebiltzarrean, joanden ortziraleko bilkuran.  Herria   2002-10-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus