Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
minaldi (orobat min aldi) iz mina sentitzen den aldia.
-Esan zidan sendagileak, egunero egin behar ditudala ariketa batzuk bizkarreko muskuluak tonu onean, indartsu edukitzeko, eta hasi ere hasi nintzen, hasten naiz tarteka, horrelako minaldi baten ondotik beti ere, baina laster aspertzen naiz, minaz ahaztu orduko. «Kuskue tanden», 2004 - 81. orr.
Izatez, jenio bizia zuen eta aurpegi garratza [...] nahiz eta bere aldarte txarren errua maiz erasaten zioten buruko min-aldi gogorrei egozten zien. Berria - Kultura 2004-08-20
Izan ere, mundu honetan, zalantza aldian aholku, min aldian arindura, gaitz aldian esku ona, inork emango duenik ez uste. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 66. orr.