Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ukrainan mina bila gabiltza. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 144. orr.
Erretiratu zirenean, alemanek zubiak bota eta minaz erein zituzten bazterrak [...] hain era gaiztoan erein ere, non bi ahalegin tamalgarriren ondoren, mina-kentzaileek erabaki baitzuten bazter haiek hesolaz eta burdinariz inguratu eta ixtea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.
Ez mugitu, aski du hatz puntarekin mina bat ukitzea eta hegan aterako da! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 200. orr.
Noizean behin erbiren bat pasatzen da esparru minatutik eta lehertarazi egiten du mina bat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 2002. orr.
Hori isilarazteko bi bide daude: dorrepean mina bat lehertzea, edo kanoika hastea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.
Nire anaiak kontra egiten ziola sentitzean, eta baita amak ere, nire anaiarekin bat baitzetorren, Federico mina bat bezala lehertu zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 93. orr.
Munduan 100 milioi minatik gora daudela uste dute nazioarteko erakundeek, eta, haien datuen arabera, urtean 26.000 lagunetik gora hil edo zauritzen dira lehertu bako mina bat zapalduta. Berria - Gaiak 2004-01-29