Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berak oso gogoko zituen janari minak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.
Patata minak jatera gonbidatu nuen, kaitik Parte Zaharrera sartu eta berehalaxe zegoen garagardotegi batera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.
Plater bat ilar min, piper eta ozpinez atondurik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.
Astoak ez zuen harekin joan nahi; piper min bat jartzeko ipurdian, esan zuen Txemiñek. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.
Konposatu sintetiko min bat da fenilo ziape-olioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.
Nahiz eta gehiegi gustatu ez haragi gogor eta zapore min hori. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.
Barnean zuten samin edo azidoak arnoari gustu min bat emaiten zion. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.
Olagarroa eskaintzen dugu, galegoek bakarrik prestatzen dakiten dastamenari gozo-mina eta hortzari sendo-bera zaion olagarro bikain hori. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
Ikara oharkaitz batek inarrosi ninduen: gizon-usain minarekin batean, haren gorputzak itsatsirik zekarren Edurneren urrin gazi-gaztea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.
Ezagunak zituzten kearen usain guztiak: gozo eta sarkorra, min eta nardagarria, gogor eta okaztagarria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
Izaki arraro eta itxura narraseko bat, begi aztoratuekin eta kirats higuingarri eta min bat zerraiola. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.
· Maite dugu mina, hala dirudi, baina ez nonbait edozein min klase: ardo min edo minduarena ez; piper minarena bai. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.
Baina nolanahi ere, pentsatu zuen, zoriona ezagutu zuen berak, zorion goxoa, zorion mina, Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.
Baina nik jadanik ez dut sentitzen urrun joateko indar min hori; urrun joateko behar mina sentitzen nuen garaiaren oroitzapena baino ez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 65. orr.
Baina solas segidarik gabeko haiek bet-betan eten eta oihu min bat egin zuen: "Utz nazatela bakarrik, utz nazatela ilunbeetan; ilunbeak zaizkit niri komeni". «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 471. orr.
Gero, Klararen ezpain gorri minak nireetan itsatsi ziren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.
Zubiaren erdian garabi-ibilgailu handi bat ari zen, gorri mina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Sukaldean atzeman nuen, tipula pikatzen, txandal berde min batez jantzia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Haize min eta zakarra egingo du eta itsasoak gogor jasoko ditu olarroak eta fumetak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 165. orr.
Sekulako hotz mina egiten zuen gau batez [...] botila batekin sartu zen ohera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 284. orr.
· Bero dute gorputza, baina aurpegian haizeak altzairuzkoak diruditen laztanak txertatzen dizkie, hotz-minak eta zorrotzak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.
Auhen min bat eginez altxa naiz; ...hara, ekaitz gau hartan bezalaxe. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.
Oihu minak etorri ziren ondoren, eta ez zuen aurrerantzean nirekin lo egiteko kemenik izan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.
Aurretik hitz ederrak, baina gero putzak minak -esan izan zion lanturu artean, gero honela amaitzeko-. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 92. orr.
Loperen adiskide min baten etxe harrizko dotorean ostatu harturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.
Zeu zaitut neure aita, zeu neure gaztetako adiskide mina! Elizen arteko biblia Jr 3,4
Jonatan eta David adiskide min egin ziren; Jonatanek bere burua bezain maite izan zuen David. Elizen arteko biblia 1 Sm 18,1
Orduan bilakatu baitzen Leon anaia Frantziskoren lagun-min eta idazkari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.
Lagun minok ez dugu inoiz trabarik egiten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.
Ernest Hemingwayk bere lagun min biren berri mingarriak hartu ditu ekainean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.
Batez ere amaren lagun-min horrek. «Bizia lo», 2003 - 27. orr.
Artsai, Goizuetako zakurra, nire lagun min-mina, azkenean erabat gortu zen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 18. orr.
Indiarrekiko adiskidetasun minak desagertu egin ziren... Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.
Etesiako haizeek uda-min oroz astintzen dituzte bazterrak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.
Etesiako haizeen indarrez, uda-minaren minean baino ez baitzebiltzan, has eta buka egin zuen ontziak itsas bidaldia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Behin hola, bidean nintzela, uda mineko galerna ari zela kanpoan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 31. orr.
Baina mendiak beti eta gorago agertuz, negu mineko hotz eta elurrak zinezko arazoak ziren. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.
Gaixotasunak harrapatu zuen negu minean eta, udaberria heltzearekin batera, osatu egin zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.
Biritxi astrologikoak ginen gau mineko solaskidearen aurpegiaz ontsa gogoratzen nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 178. orr.
Gau min beltzean etorri, haztamuka, liburutegira, argia piztu eta berez begiak ixtera behartzen nauen bat-bateko argitasuna are mingarriago, eramanezinago zait. «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.
Urtarril mineko igande azkorrietako izotz edo goroldioz zuritu harri karroinduak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.
adiskide min (41); adiskide min baten (4); adiskide min egin (3); lagun min (80); lagun min bat (8); lagun min batek (6); lagun min batekin (3); lagun min baten (3); lagun min egin (3); lagun min izan (6)
adiskide mina (47); adiskide mina izan (3); adiskide mina nuen (3); adiskide mina zen (3); adixkide mina (6); aitaren lagun mina (3); aitaren lagun mina (3); artean mina (3); lagun mina (101); lagun mina da (11); lagun mina dut (6); lagun mina izan (5); lagun mina zen (10)
adiskide minak (29); adiskide minak izan (5); adiskide minak ziren (4); adixkide minak (3); lagun minak (51); lagun minak egin (4); lagun minak izan (10); lagun minak izango (3); lagun minak ziren (4)
lagun minarekin (3)
lagun minaren (8)
adiskide minari (3); lagun minari (10)
gau minean (21); gauaren minean (5); minaren minean (3); negu minean (13); uda minean (14)
adiskide minek (4)
lagun minekin (4)
uda mineko (5)
frantziskoren lagun minen (3); lagun minen (10)
adiskiderik minena (7); lagun minena (4); lagunik minena (9)
adiskiderik minenak (3); lagun minenak (3); lagunik minenak (5)
adiskide minik (6)