Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mimosa1 iz lekadunen familiako zuhaitza edo zuhaixka, eremu beroetan hazten dena, bola moduko lore hori txikiak eta urrintsuak ematen dituena (Acacia dealbata).

Itsasoari begira eta mimosa zahar baten hegalean dagoen jarlekua izaten nuen gogokoen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Mimosaren adarrak kulunkan hasi dira itsas aldetik datorren haize bolada leunak eraginda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Iturri ondoko mimosaren azpira doa orain, handik bista hobea izango duelakoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

Parkeko gure eserlekuan, mimosen azpian, Peneloperen antzera, niretzat trikota egiten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 195. orr.

Sargori dago, eta mimosaren usain melengak itolarria areagotzen dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

Liburu-dendako diru-kutxaren gainean, hantxe beren lore-ontzian, mimosek ez zuten beren usain ona galdu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus