Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harik eta ibaira ematen zuen plazatxo baten erdian mimo bat ikusi nuen arte: geldi-geldi zegoen, batuta bat jasorik orkestra ikusezin baten aurrean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.
Betiko mimoa dakusa bertan, betiko bere numeroa egiten: pailazoz jantzita, aurpegia tximeleta gorri bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Etenaldi horretan Peter Roberts mimoarekin gorputz adierazpenari buruzko ikastaroa egin zuten. Berria - Kultura 2004-11-25
Sangarre ez zebilen dantzan, baina mimo bat bezala jarri zen bere dantzarien erdian, eta pauso zoragarriak egin zituzten haren inguruan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Eseri naiz, baina urrunegi ondo entzuteko, erizaina eta Goio mimo antzezleak dira niretzat, eta erizainaren aginduak imajinatu baizik ez ditut egiten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.
Hori egin nahi izan du Lindsay Kemp dantzari, mimo, zuzendari eta koreografo eskoziarrak.Txanpon batzuk bota nituen mimoaren kapelu beltzera. Berria - Kultura 2004-05-06
Melvillek ederto menperatzen dituelako arte eszenikoetako hainbat teknika, hala nola mimoa, ekintza fisiko ia akrobatikoa, istorioak kontatzeko trebezia agortezina eta, zalantza barik, interpretazioa. Berria - Kultura 2006-03-16
Irudiaren antzerki modernoa dantza eta mimoarekin elkartzen ditu. Berria - Kultura 2004-05-19
Ordura arte mimo berritzailearen aitzindaria zelako Els Joglars. Berria - Kultura 2006-03-28
Bonba atomikoaren kontrako bilkurak antolatzen hasi gara, eta bilkura haietan mimoa eta malabareak egin nahi ditut bakearen alde: Arlekin, deus ere ulertzen ez duena; Sganapino, suarekin jostatzen dena; Zane, musikari zirtolaria Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.
Mimo-imintzioak egin nizkien: igoz doan hari bat, eskuarekin gora airean, gero biribilkatu egin dut, orduan ematen du oztopo bat topatu dudala; ez, korapilo bat da, desegin beharreko ezerezezko korapilo txiki bat [...]. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.
Saio handietan, ordea, bertsolariaren eta entzuleen arteko tarteak baliorik gabe uzten ditu bertsolarien mimo-estrategiak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.