Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Vanessak sarritan egiten zizkidan mimoak. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 67. orr.
Egunetik egunera amarekiko hotzago eta erdeinutsuago nagoela, aitari geroz eta mimo gutxiago egiten diodala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 233. orr.
Emaztea mimo jeloskorrak egiten ari zaio; senarrak maitasun hitzak xuxurlatzen ditu. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 141. orr.
Lasaitu zirenean, ni igurtzika hasi ziren mimo guztiaz, neskatilak bere panpinekin bezala. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 123. orr.
Ondo zaindu eta mimo handiz hartu ninduten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.
Besteak alua garbitzen zehatz-mehatz, eta Kikok atzetik atontzen zidan nire zuloa, mimo guztiz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.
Mimoz eta arretaz dago idatzia, eta antzeko mimo eta arreta eskatzen digu guri, esaldiz esaldi. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.
Ardo gaztea mimo guztiz zaintzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.
Mimo handiz prestatu baitzuten ezkontza, dena bere tokian balego bezala. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 49. orr.
1992an Bilboko Arte Eder museoak haren lanekin atonduriko erakusketa «konpromiso hutsagatik, arin-arin eta mimo barik» eginikoa izan zela uste baitu. Berria - Kultura 2004-01-22
"Mimo gehiegi ematen diozu", entzun du gogoan aitaren ahotsa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 34. orr.
Etxetik alde egiten dugu munduko izakirik bihozgabeenak bezala, erakargarriak izan arren horixe baitira umeak; eta geure buruarengan baino ez dugu pentsatzen, eta, mimoak behar ditugunean, modu noblean bueltatzen gara mimoen bila, pentsatuz sarituak izango garela, zigortuak izan beharrean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 148. orr.
mimo handiz (4)