Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Solovetskeko monasteriora zihoazen "Jainkoaren adoratzaileekin" batu zen, haien izaera eta itxurara mimetizatuz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.
Harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut, harresiarekin eta arraildurarekin mimetizatua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Giro delirante hartan ezagututako poeta asko Los detectives salvajes liburuan agertzen dira mimetizaturik, omenaldi gisan. Berria - Kultura 2006-03-14
Lore edo hostoren batean pausatuta dagoen tximeleta mimetizatua. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 20. orr.
Erdira ematen zuten kale guztietan ageri ziren mutil taldeak, buzoz eta zapi gorriz jantzita, edo behinolako partisano uniformez, txano mimetizatuekin, eta alemanei edo amerikarrei lapurtutako galtza eta botekin. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.