Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garai hartan banuen halako lider-gaitasun bat, baina ez inola ere mimetismoak sortzeko adinako sedukzio ahalmenik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.
Mimetismo literarioaz ari naiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.
Etsaia boteretsua denean, mimetismorako joera dugu. Berria - Kultura 2006-04-30
Alabaren antz berezkoa edo mimetismoz [...] lortua, mundu guztiak, epailea barne, miresten zuena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 243. orr.
Nire adineko kristautxoak zaharragoenganako mimetismoz eta mirespenez leloturik zeudelako. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 41. orr.
Jai horietan garbi dago molde militarreko melodiak joko zirela, parodia gisa edo mimetismo hutsez, horrenbeste denboran gotorleku eta gudari leku izandako hiri batean ezinbestekoa zen bezala. Askoren artean «Rataplan» - 42. orr.
Horren adibide bikainak dira mimetismo-ahalmen harrigarria duten zenbait mozorro: inurri itxura hartzen duten armiarmak, atzealdean beste "buru" bat duten tximeletak, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.
Berdeek ere «mimetismo ekintzak» deitoratzeaz gain, 2002tik gizarte laguntzetan izan diren murrizketak eta segurtasun politika jo zituzten gatazken oinarritzat. Berria - Harian 2005-11-10