Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

milurteko (116 agerraldi, 25 liburu eta 42 artikulutan; orobat milaurteko g.er. eta mileurteko g.er.) 1 iz milurtea.

III. milurtekoan gaude jada.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.

Zenbat eztabaida ez ote diren izan gure otorduetan mendearen eta milurtekoaren amaiera noiz izan den benetan jakin nahian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.

Gure aro aurreko bigarren milurtekoan, Mesopotamian, Egipton, Babilonian eta Tebasen, badira matematikaren beste hasiera batzuk.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

Dirudienez, posta-zerbitzu publikoa Sumer eta Akadeko Inperioko gobernu-makineriaren parte izan zen K.a. hirugarren milurtekoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Milurteko berrirako opari!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Hirugarren milurtekoaren hasieran, mundu mailako ordena liberal baten sorreraren kontra estatuek eta gizarteek egiten duten erresistentziak ez duela indarrik batere galdu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.

2 mila urteko epea.

Antso Handiaren koroatzearen milurtekoaren harira idatzi du Davantek igandean Amurrion antzeztuko den pastorala.  Berria - Kultura   2004-09-07

Haren koroatzearen milurtekoa bete den urte honetan.  Berria - Kultura   2004-06-10

3 (hitz elkartuetan)

1914ko abuztuan bukatzen den milurteko-laurdenean Mendebaldeko zientzialariak uste inozo bat izan zuen, alegia, mundua gero eta hobea izateko berak egin behar zuen gauza bakarra aurkikuntza berriak saldoan egitea zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koroatzearen milurtekoa (3); milurtekoa dela eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus