Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, berriz, nazionalistak fusilatzen ari zirela jakin genuen, eta goitik etorri zitzaigun ordena, milizia antolatu behar genuela Errepublikaren alde. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.
Ekialdeko Timorren dago, miliziak trebatzen! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 280. orr.
Baina inork ez ditu miliziak desegin, eta hilketak ez dira bukatzen. Berria - Harian 2006-03-16
Estatu Batuetako Armadako eledunen arabera, miliziako kideek patruilan zebiltzan AEBetako soldaduei eraso egin ondoren hasi ziren aurrez aurrekoak. Berria - Mundua 2004-09-08
Bolikostan ez baitira gauzak hobetu azken aste hautan gobernuaren ta beste milizia jazarri batzuen artean. Herria 2005-03-31
Azken asteetan Nigerren deltan Shellek dituen instalazioak erasotu dituzte milizia armatuek. Berria - Ekonomia 2006-01-22
Barne Ministerioari eta Badr Brigadei SCIRI alderdi xiitari lotutako milizia herritar sunitak bahitu, torturatu eta hil izana egotzi diete. Berria - Harian 2006-04-28
Milizia islamistetako kide asko lotuago sentitzen dira herriarekin, errejimenarekin baino. Berria - Mundua 2004-02-20
Milizia nazionalean sartu nahi duten gizonak bilatzen ditut. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.
Ermandadea: Errege Katolikoek sorturiko milizia zibila. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.
Karzairen gobernuak milizia taldeak desegiteko asmoa du, tartean Dostumen armada. Berria - Mundua 2004-04-09
Bere kontrolpeko Mehdiren Armada milizia talde xiita desarmatzea. Berria - Mundua 2004-08-20
Klodoveo milizi maisu karguan bere aita Txilderikoren ondorengo izan zela dio. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.
Iragan maiatzaren 2an, ehunka musulman hil zituen kristau milizia batek. Berria - Mundua 2004-05-19
Idazle eta zutabegile milizia antolatu batek, dudak, kritikak edo soilik ohar anodinoek betetzeko xedea lukeen zirrikituak oro tapatzen ditu Berria - Kultura 2004-04-27
janjauid milizia arabiarrak (11); mehdiren armada milizia (5); milizia arabiarrak (21); milizia arabiarrak desarmatzeko (4); milizia arabiarrak kontrolpean (3); milizia arabiarren (4); milizia xiita (3)
al sadren miliziak (4); janjauid miliziak (8); miliziak desarmatzeko (9)
miliziako kideak (3)
aldeko miliziek (4)