Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
militarizatu, militariza, militarizatzen 1 da/du ad diziplina militarraren pean ezarri.
Mexikorekiko muga gehiago militarizatzeko bozkatu zuen Batzordeak. Berria - Mundua 2006-03-29
Han ere formazioan joaten ginen ikasgelatik patiora, dena zegoen oso militarizatuta, baita nesken kolegioak ere, diktaduragatik agian, edo diziplina handiagoa zegoelako irakaskuntzan Europa guztian, edo bi gauzak batera, ez dakit. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 22. orr.
Ziprek bananduta eta militarizatuta egoten jarraituko du. Berria - Mundua 2004-04-27
2 (era burutua izenondo gisa)
Barakaldo Euskal Herriko herri militarizatuenen artean dago. Berria - Euskal Herria 2004-08-27
Erregimen militarizatura itzuli nahi dute Herrerako lehen modulua. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 155. orr.