Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

militantzia 1 iz militantea izatea.

Kontratu hartan bat egiten baitzuten hileroko soldatak eta militantziak, eguneroko lan arautuak eta euskararen eta aberriaren aldeko borrokak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

Sakrifizioan oinarritu zuen Gorostidik bere berrogei urteko militantzia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 142. orr.

Militantziak kartzela eta erbestea ekarri zizkion, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-07-29

Beste era batean planteatu behar izan genuen Iñaki Arinek eta biok gure militantzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Hori, neurri handi batean, gure militantzia sutsuari zor diogu, gure hizkuntzako militantziari, herri militante batean bizi garelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Bakearen aldeko militantzia.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Militantzia politiko jakin bat izateagatik atxilotu dutela salatu zuen Barrenak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Komunista izandakoa, militantziak ez dik beragan hitz-jarioa beste lorratzik utzi.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Egun batetik bestera den-dena arbuiatzen hasi nintzen: bai nire militantzia, bai oroimenean itsatsita neuzkan kanta sentimentalak, bai, batez ere, etengabe erabiltzen genituen hitzak: "herria", "nazionala", "soziala", "proletargoa", "iraultza" eta beste hamaika halako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Militantzia utziko dut.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 104. orr.

2 militanteen multzoa.

Batzuen ustez, lezio politiko eta etikoa eman dio militantziari.  Berria - Mundua   2004-04-04

Artekale eta Mongrovejoko erorikoak gertatuz geroztik, erabat sakabanatuta omen zegoen militantzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.

Hainbat antolakunde politikotako zuzendaritzatan galga jartzen diotela militantziari dinamika hauetan sar ez dadin.  Berria - Harian   2006-03-05

Militantziaren bizkarrez hartutako zenbait erabakiren kontua...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 37. orr.

Laborarien, udal erakunde publikoen eta militantziaren laguntzarekin.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mikelek, gizenenak, militantzia-garaietako inprenta berean jarraitzen du lanean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Liburu hau Ekai Txapartegiri eskaini nahi diogu, liburu honetan ez ezik UEUko Filosofia sailean egin duen militantzia lanagatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 21. orr.

Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan militantzia puntu hori mantentzen da, baina EAEn pixka bat burgestu egin gara.  Berria - Kultura   2004-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

militantzia bikoitzik (4); militantzia politiko (4); militantzia politikoaren (3)

aldeko militantzian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus