Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
militantismo iz militantearen jarrera.
Literaturak ez duela moralismo edo militantismoaren beharra erakusten digu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.
Eta milaka jende hasi zen orduan euskara ikasten, militantismoz betea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 151. orr.
Uste dut nazionalismo militanteen aroa amaitua dela, mundua terrorismoaren aurka baitago, eta militantismo nazionalista aldez aurretik kondenatua. Berria - Mundua 2004-02-01
Bolada labur batean ezkerreko militantzian buru-belarri ihardun zuten. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 123. orr.