Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

militante 1 iz militatzen duena.

Mounierekin ibili zela istant batez eta iduritu zitzaiola ez zela pentsalari bat, militante bat baizik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Euskal gizartean, ostera, ez da langilerik: militanteak badira, borondatezko lana egiten dutenak ere bai, eta ordainduak diren kudeatzaileak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 306. orr.

Claret hura, CNTko militante baten semea zen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 68. orr.

Bazebilen militanteen artean eskuliburu gisako bat, komisariatik pasatu behar genuenerako prestatu nahi gintuena.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 70. orr.

Komenentziazko militante asko omen zebilen, haizea nora karneta hara egiten zuena, eta haizea aldatzen bazen organizazioak pagatuko zuela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Militarismo musulman iranikoari biktima hindu eta kristau ortodoxoek eurak militante bihurtuz erantzun zioten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Euskararen militanteak ziren biak, gainera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 72. orr.

Animalien zapalkuntzaren kontrako muturreko militantea da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Idazle izateak kulturaren militante izateko aukera gehiago eskaini dit.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 208. orr.

Gure lantokian militanteegiek pot egiten dute lehenago edo geroago.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

2 (izenondoekin)

Egoera berean dago Georges Ibrahim Abdala ere, FARL Libanoko Indar Armatu Iraultzaileetako militante komunista.  Berria - Mundua   2004-12-04

Hortik, beharbada, militante soila ez zarela atera dezake.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 204. orr.

Kontua da gure belaunaldikook errespetua izan geniola, faxismoaren aurka militante ezkertiar zintzoa izan zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Jarduera militarrak militante despolitizatuak sortzen omen zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 231. orr.

Nola ukatuko duzu pistola zurea dela, Frantziako estatuan errefuxiatuta zauden militante ilegala bazara, eta olio-mantxa aurkitu badizute?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Nire delitu bakarra militante independentista izatea da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Ponentziak buruz ikasten dituen militantea, militante txarra da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Sare trinkoa osatu dute, militante aktibo kualifikatuen lana eta sektore zabalen mobilizazioa lotzen dituen kate-maila dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

Arlo guztietan, konpromiso handiko militante kualifikatu ugari ditugu Euskal Herrian.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

Militante libertario zintzoek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin, militante lan hori Galarretan antolatu zen Aberri Egunean, Txokoren gain geratu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

Segur ere, urte erdiko ixiltasun horrek erran nahi duela militante belaunaldi berri bat borrokari lotu dela.  Herria   2004-07-01

Zamaria eta beste batzuk buru zirela, militante-talde batek behar bezalako zatiketa bat eragin zion alderdiari.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 39. orr.

Presondegi bakoitzean «euskal militante multzotxo bat» baizik ez dagoela argitu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Ez naiz hasiko jasotzen Txikiaren militante-bizitzako pasadizo zirraragarrienak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.

4 (izenondo gisa)

Hala da F. W. Foerster (1869-1966) pedagogo eta pazifista militantearen kasuan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.

Hori, neurri handi batean, gure militantzia sutsuari zor diogu, gure hizkuntzako militantziari, herri militante batean bizi garelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Hegoaldetik jinarazi irakasleekin funtzionatzen zuten eskola militanteak sortu ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 27. orr.

Imajinaturikoa bezalako eliza militante bakar bat ezartzeak ez luke gizakia jatorrizko bekatutik garbituko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Urtean mila ordu inguru ematen ditut lan militantean, ordaindutakoak baino ordu gehiago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Feminismo militanteari esker.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Gizarte-mugimenduetan, auzunetan, okupatutako lantokietan aktibismo militante harrigarria sumatzen da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Prentsa abertzalearen estigma militantea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus