Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer izan zitekeen hoberik amerikar emakume milioidun, ezkongabe eta Walden doktorearen lanean guztiz murgildu bat baino? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 94. orr.
Inbertsiogile milioidunaren ustetan, ez da baztertu behar halako zerbait gertatzeko aukera. Berria - Ekonomia 2006-01-10
Milioiduna zelako zurrumurrua zabaldu zen hirian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.
Munduan batzuk milioidun izateko jaioak ziren, eta beste batzuk, berriz, istripuz hiltzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.
Askok oso ondo dakite ez dutela ezertxo ere jasoko milioidunarengandik eta ez dutela inolako eskubiderik ezer jasotzeko, baina, hori jakinik ere, milioidunarengana jotzen dute, irribarre egiten diote, kapelua eranzten dute haren aurrean eta, halako bazkarira joango dela jakinez gero, gogotik eskatzen dute bazkari horretara gonbida ditzatela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 234. orr.
Scheuerrek 1996ean CIAren barrenean 12 agentek osatutako unitate berezia sortu eta zuzendu zuen, artean ezezaguna zen milioidun saudiarra aurkitu eta hiltzeko. Berria - Mundua 2004-11-18
Hilabete geroago, nola diren gauzak, dirutza ikaragarri handia suertatu zitzaidan asteroko zozketa milioidun horietako batean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.
Etete klausula milioidun horiek jokalaria, bere klubaren iritziaren kontra, ez joatea izan dute helburu. Berria - Kirola 2004-01-25