Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mililitro 1 iz litroaren milarena.
80 mililitro gernu eman behar izan zituzten analisiak egin ahal izateko. Berria - Kirola 2004-06-16
Odola ateratzeko tratamendu erraz baten bidez aldiro 500 mililitro odol ateraz gaixo horren bizi-itxaropena pertsona osasuntsu baten bestekoa izan daiteke. Berria - Gaiak 2004-05-20
Nire gorputzak onartu ez zuen 125 mililitroko odol transfusioa egin zidaten Valentzian eta dardarka hasi nintzen. Berria - Kirola 2004-03-26
Gernuan mililitroko 19 nor-adostreronaren 2 nanogramo baino gehiago agertuz gero. Berria - Kirola 2004-11-27
2 (hitz elkartuetan)
Erroi itxura zeukan zerbait ere bazegoen paperean, baina koipe mililitro batzuk izango ziren seguruenik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 65. orr.