Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izozkia milikatuz ibili ginen uhartean barrena, hango jatetxe ttipi eta denda dotoreei begira. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 163. orr.
Odola eta elurra nahasian, mihiaz milikatzen hasi naiz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 99. orr.
Batzuek, ura xortaka darion bagoiaren burdineria milikatzen dute. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.
Pikuak eta sagarra milikatzen eta jaten hasi zen, astiro, presarik gabe, Adanek fruitu debekatua dastatu zuen lehen aldia bailitzan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 99. orr.
Orduantxe neskatoa ezpainak milikatzen hasi zen, eta ez zen geratu ongi hezetu zituen arte. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 110. orr.
Bi ogitarteko jan, maionesak estali eskuak milikatu eta hasi zen galderei erantzuten Frears jauna. Berria - Kultura 2004-01-21
Utzidazu zure mihia milikatzen. Belarriak milikatzen zizkidan bitartean, nire eskuak bere sexura eta hurrena ipurdira eraman dizkit. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.
Hitzik ere esan gabe, txakurka jarri eta osabari zakila milikatzen hasi zen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 35. orr.
Gelari so geratu zen, axolagabe, apurtutako azkazal bat milikatzen zuen bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.
Burua makurtu eta uzkia milikatzen hasi zitzaidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 50. orr.
Orduan ikusi nuen bildots sortu berriaren milikatzen ari zela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.
Jimmyren azpian, urak piloteak eztiki milikatzen zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.
Gorpua su-lamadek emeki-emeki milikatzen duten bitartean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 194. orr.
Pausa labur bat egin zuen, gaztea begirakuneaz milikatzeko, eta jarraian, ezpain erorietan irribarrea agertuz, gaineratu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.
Halere Unanue eta Belokik eztia ezpainetan zuten bainan ezin milikatu azken ponduaren faltan. Herria 2005-03-31
Banuen bertze lanik, gure makilatzailearen esku pozoitsua milikatzera beheratu gabe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.
Higuindu zuen boterea arras gustukoa zitzaion orain, eta nola boterea boteretik heldu baita, boterearen ipurdiziloaren milikatzen ari zen.Telefono kabina baten alboan, antilope bat Mary Landforden bihotz zauritua milikatzen ari da. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 204. orr.