Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
milika2 1 iz milikatzea.
Ez nuen gogo izpirik neure azpi arteen egoista itsusi baten eraso eta milikei eskaintzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 155. orr.
2 adlag milikatzen.
Kikaran bi euli daude azukre hondarretan milika. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 11. orr.
3 milikan milikatzen.
Hona non bi otso-zakur oineri milikan ari zaizkidan; hasi orduko utzi dute beren lana, izitzeko denborarik ere ez dut izan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.
Beti errexagoa da boteretsuenaren jarraitzea, hari ipurdi milikan aritzea... kontzientziarik ez delarik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 154. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
ipurdi milikan (3)