Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irazpaper puska batekin kontuz-kontuz biltzen nuen osatuz zihoan gordailura, aldiko miligramo bat edo. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.
Hamalau hamabost miligramo kalkulatu beharko duzu, eta urarekin edo esnearekin nahastu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.
Lege berriarekin, 500 miligramo kokaina eduki ahalko dira Mexikon legea hautsi gabe. Berria - Gaiak 2006-04-30
Hatzen artetik, miligramo hauts guti batzuk limurtu zitzaizkion behar baino lehenago, madarikazio eztanda bat sorraraziz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.
Itsaskietarako kiloko 200 miligramo kutsadura onartzen da eta kopuru hori ez da inondik inora gainditu. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Araudi horren arabera, litroko gehienez 10 miligramo sufre eduki dezakete autoetarako erregaiek. Berria - Gaiak 2004-04-06
Hau da, 50 miligramoko pilula bat eguneko Berria - Gaiak 2004-08-18