Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izialdurarekin, zangopilatuak, urera joan direnak, orotara milako bat hil. Herria 2005-09-08
Oroit gisa hortako manifestaldi batek, duela ez hain aspaldi, egin zituela sei hil eta milako bat kolpatu. Herria 2001-10-11
Milako baten beharrean nengoen! oso mugaz heldu zara! Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 48. orr.
Hor hasi zirenak milako bat izan ziren; 1944an 35 bakarrik ziren oraino bizi. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.
Tenore batez ez zirena milako bat eta erdi gazte gure mendialdeko herrietatik eskapatu Iparraldera? Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 159. orr.
Bi milako bat izan dira bozkatu dutenak. Herria 2005-03-03
Hamar mila lagunez goiti Bordelen, hiru milako bat Pauen, mila edo gehixago, bi andanetan, Baionan, bost ehun bat Donibane Lohizunen... Herria 2003-02-20
Adin eta egoera guzietako lau milako bat jende deportatu zituzten, nehork ez zekien nora. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 254. orr.
Euskal Herritik 5 milako bat kilometrotarat, xutik dago Kebek eta Kanadako pilota leku bakarra. Herria 2002-07-25
Hirugarren milakoa hasia da, eta nik eta zuek, ez dugu errota hau geldiaraziko; beraz, egon gaiten lasai eta zintzo, herriko bakeari hausturarik eman gabe Herria 2001-02-08
Beheko kaxoian aurkitu zituen hogeita bost mila pezeta, bost milakotan. azuen, izan, zigarroak pagatzeko aski diru xehe; ordea ez zekien ongi nola moldatu hain modu miragarrian karteran aurkitutako milakoa kanbiatzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.