Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatu horretan bi milioi eta bostehun mila lagun bizi dira, eta hango armadan hirurogei mila oinezko daude bakealdian, halako hiru gerratean, eta hogeita hamar mila zaldizko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.
Bi mila ardirekin mendian artzain ibiltzea ez da bizimodua! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Hamabi urte daramat ezkondurik, eta hamar edo hamabi mila lagunek jo didate larrua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.
Eguneko eta gaueko ordu bakoitzean, 70 mila milioi litro ur isurtzen ditu Amazonasek! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.
Sei mila urte, zenbakiak biribilduz! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.
Txardjou hogei bat mila arimak defendatzen dute. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.
Nozdriovek zin egin zuen hamar mila errublo ordaindu zituela harengatik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.
Hamar mila errubloan erosi nian, eta lau mila bakarrik eskatuko dizkiat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 122. orr.
Trasimeno aintziratik hurbil dago, hirurehun metrotik gorako altueran eta mila metrotik gorako mendiez inguratua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.
Euskal Herritik bederatzi mila kilometrora. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.
Mila verstako bidea ibili behar, hortaz, lur librea zanpatu aurretik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.
Borondate on hori bakarrik erakutsiz eman zitzaizkien hainbeste mila laguni beren pasaportea eta nortasun agiriaren paperak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.
Gorka Juanarena iruindarrari eta Berriozarko Sergio Iribarreni, berriz, hiruna mila euroko bermea ezarri zien. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Gure unibertsoaren jaiotza, duela hamabitik hamabostera mila milioi urteko kontua, hasierako hutsaren baitako energia-fluktuazio batzuen ondoriotzat hartzen da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 32. orr.
Txinatarrek ehuneko mila irabazten dute azukrearekin, eta batzuetan beste hainbeste itzulerakoan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 15. orr.
Eta gero jakin diagu han hil zituzten mila eta bostehunak, nire familiakoak tartean, probaketa batean hil zituztela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.
Bilakaera hori orain dela mila bat urte hasi zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.
Jaiotzean ez ezik, ordea, urtero mila bat emazte hiltzen dituzte senarrek, dotea aurrez esandako epeetan ekarri ez dutelako. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 82. orr.
Seiehun milaren bat gizon oinezko ziren. Elizen arteko biblia Ir 12,37
Hona hemen milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagi eta ofizialen zerrenda. Elizen arteko biblia 1 Kro 27,1
ik milako.
Bost milako billete bat atera eta Pepponeri luzatu zion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.
Asko ez direla salduko iruditzen bazaizu, mila aleko tirada egiten duzu; gehiago salduko direla pentsatzen baduzu, hiru milakoa. Berria - Kultura 2006-04-14
Gizon bakarra aurkitu dut milaren artean. Elizen arteko biblia Koh 7,28
Baikal aintzira mila eta zazpiehun oineko garaieran dago itsas mailatik gora. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.
Lehenengo mila eta laurehun verstetan [...] ez zuen batere trabarik aurkituko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
Hiru bat mila ikusle bil ditzaketen kontzertuak antolatzeko aukera ukanen dute. Berria - Kultura 2004-02-14
Garai haietan mila inguru harpidedun ba omen zituzten, hilean liburu bat erosteko prest. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 94. orr.
Hiriaz jabetu eta barruan zeudenetarik hogeita bost mila inguru hil zituzten. Ekin zioten guduari, eta bost mila gizon inguru galdu zituen borrokan Lisiasen gudarosteak. Elizen arteko biblia 2 M 12,28
Urtean mila ordu inguru ematen ditut lan militantean. "Munduko izaki bizidun zaharrena" ikustera joan gara gero, hiru mila urte inguru omen dituen sekuoia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.
Dantza klasikoko mila ikasle inguruk arketa saioak egin zituzten Kontxako hondartzaren alboan. Berria - Kultura 2006-04-07
1901ean hamaika mila lagun inguruk aukeratu zutela Donostia udaleku gisa. Askoren artean «Rataplan» - 60. orr.
Auzolan programak mila langile ingururi ematen die lana une honetan. Berria - Ekonomia 2004-01-13
Rotterdameko Erasmok, Collectione Adagiorum idatzi eta, lau mila inguru atsotitzez hornitua, 1517an argitaratu zuenean, [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 194. orr.
Urte oroz Salomon erregeari hogeita bi mila inguru kilo urre etorri ohi zitzaion. Elizen arteko biblia 1 Erg 10,14
Herri handi samarra zen, zortzi-hamar mila biztanle ingurukoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.
Honezkero mila aldiz esan dizut. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.
Horrela bizitzea ez dea mila aldiz hiltzea? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 332. orr.
Ez nuen inola ere ulertzen, mila bider saiatuta ere: [...]. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.
Mila bider hobea da zaldiak heztea eta bakoitza hamar mila dolarretan saltzea! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Maiatzean mila euri, mila ogi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.
Mila izarrek itsutu ninduten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.
Mila errekasto lasterrek zeharkaturiko lurralde batean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.
Halatsuko zerbait izandu da neretzako toponimia, eta esan dezaket, ume-umetatik mila akorde sekretuz osaturiko sinfonia lurrezko hori adituz hazia dela nere bihotz koxkorra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Ispiluetan dirdizka mila islatan ugaltzen zen ehun lanpararen argipean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.
Goizuetari eta Larrauni buruzko beste mila kontu jakingarri ere azaltzen da auzian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 45. orr.
Geroztik, mila arrazoik, hamaika gertakarik eszeptizismoaren ildoa zilatu eta barnatu didate. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.
Errublo mila batzuk kostako zitzaizkion beharbada bere egunkariari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 246. orr.
Gainera, beste mila batzuk gehiago daude udal zerrendetan. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Eta, azkenean, mila asko gehitu ondorenean, [...]. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 19. orr.
Berak dagoeneko ahaztua eta milatan ahaztua zuen ama bat esanez: "hire aita hil ditek!". Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.
Tarteka, jatetxe etniko degradatu/amerikanizatuak edo kafetegi korrienteak, salami, arrautza, kafe eta milatan erabilitako olio usainekoak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.
Baina ai, eta milatan ai! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.
Milatan eta milatan madarikatu zuen bere burua, eta, horrekin batera, baita ezkontza ere. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 122. orr.
-Zure atzazal batek miletan balio du ene lepoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.
Miletan nahiagoko zukeen goiz dohakabe hartan ez jaiki. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 33. orr.
Baina, ai, oi, ai, eta miletan ai! Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.
Bixtan da, ez gitazke egon hemen aipatu gabe Madrilen gertatu den izigarrikeria hori, izigarria baino miletan izigarriagoa izan dena! Herria 2004-03-18
Bakezko esperantza ahulenak gure indar guziak merezi ditu, bakearen hats arinenak ez baitu preziorik, gerla baino miletan eta miletan hobe baita gizonarentzat, gizartearentzat, bake eperik laburrena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.
-Esker mila, bihotzez! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.
Beno, zera, esker mila guztiagatik, arroz-esnea, elkarrizketa eta hori dena. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 119. orr.
Esker mila, halaber, Gorka Elordieta lankide fonologialariari bere iruzkinengatik, bere eztabaida gogoagatik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.
Horra beraz zergatik kasu horretan egin duzunarentzat esker mila bihurtzen dizkizudan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.
Esnatu nauk eta, mila deabru!, zer eta hozka ari zitzaidaan zerbait, arkakusoak seguraski! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.
Aita naiz, mila deabru, aita! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.
-Mila deabru, Bea, mutikoa ez da hain umea! Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 114. orr.
Itxi ate hori, mila deabru!, esan zuen gero Umbertok. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 185. orr.
Zer mila deabru erran nahi duk? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.
Nola mila deabru ez dira ere hartzak desagertu garai hortan Alpes-etan bezala (1937an azkena), jakinez heien ihizia 1969 urte arte onartua zela Frantzian? Herria 2005-11-17
-Mila esker, osaba, nitaz kezkatzeagatik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 301. orr.
-Ez, mila esker -erantzun zuen neskak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 31. orr.
Bihotzez, mila esker! Txillardegi «Putzu», 1999 - 30. orr.
Eta, mila esker, milaka eta milaka bider. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 216. orr.
-Mila esker, mila esker -egin zion oihu Ninik, esker onez eta galai. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 64. orr.
Oso ongi etorri zait, Potter, mila esker... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 290. orr.
Atea klaskatu zuen "mila esker" zurruna ahoskatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 8. orr.
Mila eta mila aldiz merezi izan dut heriotza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.
Haga bera mila eta mila harriek eratu alimaleko meta batean tente potente zutik dago. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.
Mila eta mila esker, dena konponduta dago. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.
Zeru gainean zartatzen dira, lore buketak bezala idekitzen, zabaltzen eta barreiatzen dira mila eta mila izar kolore guzietakoak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.
bederatzi mila (24); berrehun mila (44); berrogei mila (30); berrogeita hamar mila (48); berrogeita lau mila (8); bertze mila (43); beste bi mila (8); beste mila (82); beste mila gauza (10); bi mila (377); bi mila gizon (14); bi mila lagun (29); bi mila urte (47); bi mila urteko (9); bost ehun mila (13); bost mila (170); bost mila gizon (9); bost mila libera (9); bostehun mila (14); dozenaka mila (69); duela mila urte (14); ehun mila (221); ehun mila aldiz (8); ehun mila euro (11); ehun mila jende (14); ehunka mila (56); ehunka mila pertsona (8); esker mila (47); hamabi mila (62); hamabost mila (42); hamahiru mila (9); hamaika mila (11); hamalau mila (24); hamar bat mila (13); hamar mila (343); hamar mila dolar (11); hamar mila errublo (8); hamar mila gizon (13); hamar mila lagun (9); hamar mila libera (10); hamazazpi mila (9); hemezortzi mila (9); hiru bat mila (11); hiru ehun mila (21); hiru mila (212); hiru mila gizon (13); hiru mila lagun (11); hiru mila urte (11); hirurehun mila (9); hirurogei mila (11); hirurogeita hamar mila (10); hogei mila (93); hogeita bi mila (11); hogeita bost mila (18); hogeita hamar mila (38); hogoi mila (22); lau ehun mila (12); lau mila (115); laurehun mila (9); laurogei mila (15); laurogeita bost mila (9)
mila aldiz (179); mila aldiz esan (10); mila ale (15); mila ardi (12); mila arrazoi (13); mila aukera (8); mila baino gehiago (15); mila bat (69); mila bederatziehun (15); mila bederatziehun eta (15); mila berrehun (11); mila berrehun eta (9); mila bider (110); mila boto (9); mila buelta (9); mila deabru (35); mila dinar (12); mila dolar (56); mila dolarreko (13); mila duda (11); mila duda mudetan (8); mila duro (15)
mila egun (20); mila errublo (30); mila esker (219); mila eta bat (53); mila eta berrehun (15); mila eta bi (9); mila eta bostehun (45); mila eta ehun (13); mila eta laurehun (8); mila eta mila (9); mila eta milaka (10); mila eta seiehun (12); mila eta zazpiehun (14); mila euro (57); mila euroko (22); mila euroren (8); mila familia (9); mila galdera (11); mila gau (25); mila gauza (43); mila gehiago (10); mila gizon (113); mila gizon inguru (8); mila gizonen (12); mila gudari (32); mila haur (12); mila herritar (11); mila hil (22); mila hirurehun (8); mila hitzek (9); mila hitzek baino (8); mila hurbil (8)
mila ikasle (11); mila inguru (27); mila jende (44); mila jendez (10); mila kilo (18); mila kilo zilar (9); mila kilometro (22); mila kilometroko (11); mila kilometrora (10); mila kontu (10); mila lagun (182); mila lagun bildu (12); mila lagun hil (13); mila lagun inguru (30); mila lagun inguruk (11); mila lagunek (25); mila lagunetik (10); mila lagunetik gora (8); mila langile (22); mila lanpostu (9); mila libera (63); mila liberako (13); mila lira (8); mila litro (11); mila metro (40); mila metroko (10); mila metrora (10); mila metrotik (11); mila milioi (130); mila milioi dolar (16); mila milioi dolarreko (11); mila milioi euro (19); mila modu (9); mila modutan (8); mila musu (8)
mila oinezko (12); mila pertsona (74); mila pertsona inguru (13); mila pertsonak (8); mila pezeta (30); mila pezetako (11); mila presuna (8); mila puska (17); mila puskatan (23); mila segurik (9); mila soldado (9); mila soldadu (18); mila sorgin (10); mila tona (19); mila txanpon (14)
mila urte (175); mila urte igaro (8); mila urte lehenago (9); mila urteko (29); mila urtetik (8); mila urtez (14); mila zaldizko (12); mila zati (10); mila zatitan (27); mila zortziehun (11); mila zortziehun eta (10)
sei ehun mila (8); sei mila (83); seiehun mila (11); zazpi mila (67); zenbait mila (12); zonbait mila (10); zortzi mila (71)
milatan eta milatan (12); milatan madarikatu (11)
bi milatik gora (9); milatik gora (64)
ehun milaz goiti (9); milaz goiti (40)
miletan eta miletan (4); miletan hobe (3)